2009(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
Udaberrian abiatu nintzen…
Kaixoo lagunok!!
Aspaldi honetan ez duzue gure berririk izan baina hemen gaituzue berriro ere, albiste berri askorekin.
Udaberria lantzen ari garenez, gure lagun baten aitatxo etorri zen guri txoriei buruz hitz egitera. Gainera, habia polit bat ekarri zigun guk ikusteko eta baita ere paperezko txori hegalariak. Ez dakizue zein ondo pasa genuen eta zenbat ikasi genuen. Dagoeneko badakigu, txoriak garai honetan, beraien habiak prestatzen daudela eta kilometro pila bat egin dituztela herrialde batetik bestera mugitzen.
Laister izango gaituzue albiste berri gehiagorekin, aguuuur!
2009(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
TXORIMALOA EGITEN
HH 5 urteko gelakoek txorimalo bat egin dugu. Horretarako zutik mantentzeko makilak, jantziak, txapela, poltsa eta lastoa erabili dugu. Honela gure baratzetik txoriak uxatuko ditu. Eguraldi ona denean kanpoan ikusgai jarriko dugu eta txarra denean aterpean izango dugu.
2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
LH2- LEITZARANEN BARRENA
2009(e)ko apirilaren 23(a), osteguna
LH1- HONDARRIBIN
2009(e)ko apirilaren 3(a), ostirala
ELKARTRUKEA BAZKARDON
Kaixo!!
Aurreko astean Alemaniar neska-mutil talde bat izan genuen Andoainen, Batxillergoko 2.mailakoekin batera burutu zuten elkartrukea dela medio.
Bazkardora ere hurbildu ziren gurekin abestu eta jolasteko...eta nola gainera!!Oso ondo pasa genuen guztiok elkarrekin!. Hona hemen horren lekuko:
Bertan egindakoaren bideo - montaia ikusteko, joan zaitezte www.andoaineleanitz.ikasblog.net orrialdera.

2009(e)ko apirilaren 2(a), osteguna
Korrika txikia: Ongi etorri!
Kaixo!!
Hementxe gaituzue gaurkoan ere gure berri emateko. Gaur goizean Korrika Txikia ospatu dugu gure ikastolan, kilometro, lekuko eta hitzaldia eta guzti. Hona hemen argazki, bideo eta nola ez, Korrika 16-ko abestia!.
Muxu potoloak denentzat!
[flashvideo filename=http://dl.getdropbox.com/u/785471/MOV02778.flv /]

DENDAK IKASTEN
Kaixoo berriro:
Kontu berriekin bueltatuko ginela esan genuen eta hementxe gaude! Gai honetan dendak ikasi ditugunez herrian bueltatxo bat ematera joan ginen eta denda pila bat ikusi genituen: arrandegia, frutategia, harategia, zapata-denda, supermerkatua...eta azkeneko honetan sartu eta erosketak ere egin genituen!! Asko ikasi genuen eta dagoeneko denda asko ezagutzen ditugu! Ikusten duzue lan eta lan ibiltzen garela baina orain aste santua datorrela, deskantsatzeko aprobetxatuko dugu!
Ondo pasaaa!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)