2013(e)ko urriakren 23(a), asteazkena

LH 1. maila bidaiatzeko prest!




Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean eta baita marraztu ere.
Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten ikasten aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

 Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!



















2013(e)ko urriakren 17(a), osteguna

IPUINEN LILURA



Urriaren 18a. Ene!! Hilabete baino gehiago joan da lehen aldiz Ikastolara etorri ginenetik. Eta ari gara ingurune berrira egiten, ohitzen, errutinak hartzen. Funtsean, egokitzen.

Goizeko harrera, jolasak, marrazkiak, hamaiketakoa, parkeko jauziak…Guztiak ditugu gogoko, baina bada lehen egunetik erritual bihurtu nahi izan dugun momentu bat: ipuinarena.

Horretarako txoko berezi bana osatu dute andereñoek geletan. Ipuinaren txokoa. Taldea biltzeko, goxatzeko, ipuinaz laztantzeko eremua. Eta bertara biltzen gara Ainhoak, Junkalek, Liernik, Maitanek, Olaiak edo Eneritzek “ipuinaren ordua da!” esaten duten aldiro. Ipurdiak lurrean jarri, begiak zabaldu, belarriak garbitu eta ahoa kris-kras itxi orduko murgiltzen gara fantasiaren munduan.


Izan ere, ipuinek berebiziko garrantzia dute haurren garapenean, haurtzaroko lehen-lehenetik hasita. Haurraren hizkuntza aberasteko aukera paregabea da eta baita komunikaziorako tresna ere: besteak beste, hitz berriak ezagutarazten ditu, hiztegia gehitu, erritmoa landu, soinuen ahoskera eta errekonozimendua landu, zein asmatzeko eta interpretatzeko gaitasuna garatu…

Eta ipuinik ezean, kantuak. Kantu-kontari pasatzen baitugu eguna Ikastolan. Ikastaro batean, berriki esana die andereñoei Pello Añorga ipuin kontalariak: “lehen kontuak, kantuak”. 






2013(e)ko urriakren 7(a), astelehena

TXANGOA GARRAIOAK EZAGUTZERA


Kaixo familia:

Hegazkina, motorra, autobusa, bizikleta, trena, autoa...Garraioak ikasten hasi dugu ikasturtea!
Aitzakia horixe aprobetxatuz Andoainen ditugun garraioak ezagutzeko txangoa egin dugu.

Herriko autobus geltokiak eta ia estreinatu berria den tren geltokia bisitatu ditugu eta bertan argazkiak atera!!Begira, begira zein elegante ateratzen garen!









Gure ibilalditxoan autobus eta trenez gain, autoak, bizikletak, motorrak...ikusi genituen herriko errepideetan. Baita hegazkin bat edo beste ere zerua zeharkatzen! Hegazkinak oso oso txikiak iruditu zitzaizkigun, hain zeuden urruti!!

Gelan lanean jarraitzen dugu buru-belarri eta laster izango duzue berriro gure berri! Bitartean ondo ondo segi!

2013(e)ko urriakren 2(a), asteazkena

IKASTURTE BERRIA MARTXAN



Kaixo familia!

Zer moduz joan da udara? Oporrak atzean utzita, berriz ere martxan hasi gara eta dagoeneko abiadura ederra hartu dugu ikasturteko aldapei aurre egiteko.

Aurreko ikasturteetako  ohitura galdu gabe, aurten ere blog polit honetan eskegiko ditugu egiten ari garenaren inguruko argazki eta bideoak, beraz adi egon eta tarteka tarteka bisitatxo bat egin gure txoko honetara.

Zuek ere ikasturtea guk besteko ilusioz hasi duzuelakoan jaso ezazue agur bero eta bat kendu hautsa etxeko ordenagailuari!

Ongi izan!