2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

GURE OSTADARRA

Ez gara Agustin Ibarrola baino gutxiago eta guk ere egin dugu "Naielen basoa", gure erara. Dotorea benetan!






2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Ekin diogu lehen bidaiari!


Kaixo lagunok!

Astetxo batzuk badira denboraren makina egiteko ideia bururatu zitzaigula. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko pausu asko eman behar izan ditugu; nola egin pentsatu, diseinatu, etxetik birziklatzeko materiala ekarri, eraiki eta azkenik margotu! Talde lanean jo eta su aritu ondoren begiratu nolako denboraren makina politak egin ditugun!

Makinak prest izanik lehen bidaiari ekiteko prest geunden eta denborarik galdu gabe, guri hainbeste gustatzen zaizkigun dinosauroen garaira bidaiatu dugu! Diplodocus, Tiranosauros, oviraptor, estegosaurus.......  benetan izen arraroak baina gutxinaka denak ezagunak egiten zaizkigu!






2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

HH 2 URTEKOAK IKASTOLAN



Txiki, txiki, txikia
Ikusten naiz kalean…
Eta etxean, eta zer esanik ez Ikastolan! Aurten gu izango baikara Bazkardoko txikitxoenak!!




2016(e)ko urriaren 11(a), asteartea

KOLORE-KOLORE...ESKERRIK ASKO!





Kaixo!!
Jolaslekuan haurrak gurpil politekin jolas daitezen,hauek  margotzera etorri zen guraso talde jator bat. Eskerrik asko zuen lankidetzagatik, guztion artean ikastola koloretsua egiten baitugu!!






2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

ZENBAT GARRAIOBIDE!!

Unitate didaktikoa amaitzen ari ginela eta ostiral arratsalde eguzkitsua aprobetxatuz, kale buelta egin berri dugu.

Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ginen Andoaingo kaleetan barrena garraiobideak identifikatu eta zenbatzen: hegazkina, kotxea, motorra, bizikleta, trena, autobusa… Oso dibertigarria izan zen!!


Eta bukatzeko… tren geltokiaren ondoko parkean ibili ginen, gustura, iji eta aja!!