2018(e)ko abenduakren 15(a), larunbata

BEÑATEN BISITA




LH2. mailakoak Boga-Boga Mariñelarekin jarraitzen dugu. Aquariumeko bisitaz gain, ikastolan bertan itsasoan denbora luzez lanean ibiltzen den arrantzale baten bisita izan genuen, Beñat Armendariz.

Interesgarria benetan kontatu zigun guztia, aho zabalik utzi gintuen bere abentura guztiekin.

Eskerrik asko Beñat!!!


2018(e)ko abenduakren 13(a), osteguna

EKAINBERRIn izan gara!




Lehenego mailakoak dinosauroak atzean utzi eta haitzuloetan barrena gabiltza dagoeneko ! 
Eta bene-benetan ari gara haitzuloetan barrena diogunean eh!!
Atzo Ekainberrin izan ginen eta bertan lehen gizakiek egiten zituzten
kobazuloetako artelanak ikusteko aukera izan genuen!
Baita haiek bezala ikatza eta buztina erabiliz marrazten aritzeko aukera ere!
 Egun polita pasatu genuen!





Zestoako paraje ederretan dago Ekaingo kobaren erreplika
eta paisaia polit hartan egin genituen taldeko argazkiak !



Buztinarekin margotu, parkean ibili, elkarrekin bazkaldu... 
denetatik egiteko aukera izan genuen!


Laster izango dugu kontatzeko gehiago. Ondo segi!

2018(e)ko abenduakren 5(a), asteazkena

BOGA-BOGA, MARINELA!






Oraingoan gure haurrak itsasoarekin liluratuta daude. 

Euskaldunok itsasoarekin lotura estua izan dugula ikasten ari gara: Euskal balea, Euskal arrantzaleak, 
nabigatzaile euskaldunak..

Itsasoak bere edertasun eta aberastasuna eskaintzen dizkigu.

Atzo Aquariumen horren lekuko izan ginen, bisita zoragarria!!