2009(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

SAN TOMAS FERIA

Kaixo lagunok!!

Hemen gaude urteko azken txanpan.. Oraingoan San Tomas Feria ospatu dugu, baserritarrez jantzi eta Mari Domingiri eskutitza eman, txistorra goxo-goxoa jan eta Txerriaren zozketan partu hartu genuen.A ze egun polita igaro genuena!!

dsc09373.jpg

dsc09421.jpg

dsc09456.jpg

dsc09501.jpg

2009(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

GABONETAKO JAKIAK PROBATZEN

HH 3 urteko gelakoak gabonetan ohikoak diren jakiak probatu ditugu. Kutixi bikainak ekarri ditugu eta ederki aritu gara jan eta jan. Jateko jaioak gara!


turroia2.jpg

turroia3.jpg

2009(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

HOSTOEKIN LANEAN

Kaixo berriro!

Oraingo honetan 3 urteko haurrak zein langile eta artista garen erakutsi nahi dizuegu. Lehengo egunean kalera atera ginen  hostoak biltzera eta gero gelan margotu egin ditugu. Lehortu direnean gelako sapaiatik zintzilikatu ditugu. Ikusi nahi baduzue etorri gure gelara!!!!

dsc04961.jpg

dsc04965.jpg

dsc05028.jpg

KIDETZEA HH4B- LH 4-B

Gaur, Azaroak 18, Haur Hezkuntzako 4-B gelara Lehen Hezkuntzako 4. mailako lagunak etorri dira, joko berri polit bat erakutsi eta elkarrekin jolastera. Zapi jokoa izan da. Denak elkarrekin jolastu gara, binaka jarriz, Lehen Hezkuntzako batek Haur Hezkuntzako bati eskua emanda. Elkarrekin korri egin eta zapia harrapatu dugu. Gero Haur Hezkuntzakoak gonbita eman diegu Euskararen eguneko festara gurekin etortzeko. Oso ondo pasa dugu gure lagun handiekin.

Gainera gauza berezi bat gertatu da; Haur Hezkuntzako Eneritzen urteak ziren, baina baita Lehen Hezkuntzako Aratzenak ere. Biei abestu eta zorionak opa dizkiogu.





dsc050181.JPG

 Aratz eta Eneritz, jolastea ere elkarrekin tokatu zaie.


 



dsc05019.JPG

dsc05020.JPG

dsc05021.JPGdsc05022.JPGdsc05023.JPGdsc05024.JPGdsc05025.JPG

2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

DINOSAUROEN MUNDUA

Kaixo lagunak!!

Oraingo honetan zeintzuk ziren benetako dinosauroak, nola dakigun existitu zirela, nolako tamaina zuten, zergatik desagertu ziren... ikasi dugu. Horrela, "Dinosauroen garaiko maketa" bat egin dugu eta gurasoak gonbidatu ditugu hau ikustera. Izugarri gustatu zaie, baita sumendia lehertu den momentua ere!Izugarria!!

p1000045.jpgp1010920.jpgp1090128.jpg

UDAZKENEKO ERAKUSKETA!

dsc08734-3.jpg

dsc08730-2.jpg

dsc08724-1.jpg

dsc08711-4.jpg

dsc08712-5.jpg

dsc08713-6.jpg

Kaixoo berriro ere!

Oraingoan udazkenarekin lotuta erakusketa zoragarria prestatu dugu. Lan asko egin dugu eta etxetik gauza asko ekarri ditugu erakusketa prestatzeko. Hostoak ezagutu ditugu eta beraiekin lanak egin, olerkiak idatzi, udazkeneko marrazkiak, hostoak margotu...eta etxetik gauza pila ekarri dugu. Oso dotorea gelditu zen dena eta etxekoei ere asko gustatu zitzaien! Beno lanean jarraituko dugu eta ea hurrengoan zer berri dugun!

2009(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Aizkolariak gara

HH 3 urteko ikasleak egurgileen moduan aizkoran aritu gara. Aizkorak hartu eta mendiko enborrak ebaki ditugu. Hau da sasoia gurea!


 


dsc0489711.JPG

YOGURTAK EGITEN



img_0415-berria.jpg

img_0420-berria.jpg

Argazkietan ikusten duzuen bezala, 5 urteko haurrak yogurta egitera animatu ziren. Badakigu udazkeneko esneki nagusia mamia dela, baina gelan egiteko... yogurta egitea hobea zela pentsatu genuen. Aspaldiko yogurterak erabili genituen horretarako, haur gehienek ez zituzten ezagutu ere egiten! Ez dakizue zein yogurt goxoak atera zitzaizkigun, eta noski, guzti-guztiak tripa barrura!

2009(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

DENBORAREN MAKINA ASMATZEN

LH 1.mailakoek denboraren makina ezberdinak asmatu eta marraztu dituzte.Makina honen bidez historiako garai ezberdinak ezagutuko dituzte. Hona hemen beraien irudimen aparta lekuko duen aurkezpena:

UDAZKENA IKASTOLAN



Kaixo lagunak!!.Gure ikastolara ere iritsi da udazkena eta  noski, zuhaitzak hostoak galtzen hasi dira. Hori aprobetxatuz orbela zapaltzera atera gara gure jolaslekura. Zeinen ondo pasa degun!!!!

dsc04884.jpg

dsc04885.jpg

dsc04887.jpg

2009(e)ko urriaren 26(a), astelehena

IRLANDATIK ETORRITAKO LAGUNA

      Gaur etorri zaigu  ikastolara Enara.Eider, Joane, Beñat eta Landerren lehengusina irlandarra. Oso gustura aritu da gurekin jolasean, kantuan eta lanean. Gu ere oso pozik egon gara berarekin. Nahi duzunean etorri berriro!!!

dsc04825.jpg

2009(e)ko urriaren 15(a), osteguna

LIBEREN UZTA

Argazkian ikusten duzuenez, iaz 3 urtekoek eraman zituzten  babarrun landare batetik  ateratako uzta ekarri digu Libek. Nork pentsatuko zuen  horrelako leka puskak aterako zirela yogur pote hortatik.Bejon deizula!

imgp58941.jpg

2009(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TRIKUAREN BISITA

Lehengo eguneanTrikuaren bisita izan genuen gelan. Gelaz gela ibili zen gure lagun  bitxia eta gurera etorri zenean oso gustura egon zen, baita gu ere! Bazirudien gurekin gelditu nahi zuela. Hurrengo arte triku!!!

clip_image006.jpg

4 urtekoak Ikastola Handian

Joan den astean, Ikastola Handia ikustera joan ginen 4 urteko ikasleak. Hango irakasle  batek erakutsi zizkigun laborategia, teknologia gela, liburutegia, Batxilergo gure lagun batzuen gela …eta abar. Benetan ikusgarria izan zen!

Gu ere handitzen garenean hara joan behar dugu. Ze ondo!!!

clip_image002.jpg

clip_image0023.jpg

2009(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

IKASTOLAKO JAIALDIA

Kaixo guztioi!!!

Azken txanpan gabiltzala eta izan dugun ikasturteari amaiera ezin hobea emateko Ikastolako jaialdia ospatu genuen Ekainaren 14an Goiburun. Izugarrizko giroa egon zen eta bertan izan ginen bazkaltzen, tailerretan parte hartzen, Argitxo agurtzen eta nola ez..aitatxo eta amatxori gelan prestatutako dantza politak erakusten!!Egun mundiala!!

bazkaltzen.jpg

tailerrak.jpg

argitxoii.jpg

argitxo.jpg

antzerkia.jpg

2009(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

HH 2 urtekoak Albizturren

Kaixo lagunak:

Hementxe gaude, gure Albizturreko irteeraren berri emateko asmotan! Ez dakizue zein ondo ibili ginen!Goizean goiz etxekoen laguntzarekin motxila prestatu genuen:bazkaria, arropa...Gero ikastolara etorri ginen eta lagunekin batera autobusa hartu eta han ibili ginen zaldiak eta oiloak ikusi, parkean eta frontoian jolastu...Eguraldia primerakoa egin zigun eta eskerrak iturriak gertu genituen, egin zigun beroa izugarria izan baitzen!Egun politta izan zen benetan!

p1070401.jpg

p1070404.jpg

p1070492.jpg

dsc00986.jpg

albiztur-027.jpg

3-4 URTEKOAK ANOETAN

Kaixo guztioi!!!

Lehengo egunean Anoetara egin genuen irteera. Eguraldi paregabea izan genuen eta izugarri ondo pasa genuen herria ezagutzen, alde batetik bestera korrika eta jolasean..Hala ere bazkaltzeko garaian frontoiean elkartu ginen guztiok, freskotasuna eskertzen baitzen!

dscf1728.jpg

dsc02833.jpg

imgp5124.jpg