2009(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

BARATZAK ETA LOREAK

Kaixo lagunok!

Oraingo honetan, baratzak eta loreak gaia landu ondoren eta eguraldi ona aprobetxatuz, gelan ikasitakoa gure begiekin ikustera joan gara. Ibilaldi eder baten bitartez baratzak, lore ezberdinak..ikusi ahal izan ditugu eta hainbeste informazio jaso ondoren..zer hobeto parkean jolastea baino!

imgp50701.jpg

imgp5074.jpg

imgp5110.jpg

MARAKAK ASTINTZEN

Marakak egin ditugu, apaindu eta ederki astindu ditugu. Gu bai artistak!

[flashvideo filename=http://dl.getdropbox.com/u/785471/DSCN0375.flv /]

2009(e)ko maiatzakren 19(a), asteartea

PIZZA EGITEN!

dsc05114.jpg


dsc05103.jpg


dsc05094.jpg


Dakizuen bezala, azkenaldian sukaldari bikainak eginak gaude eta ogia egin ondoren, oraingoan pizza egin dugu.  Urdaiazpikoa eta gaztarekin egin genuen eta ez dakizue zein goxoa zegoen. Dagoeneko, italiarrek bezain ongi egiten dugu pizza!

2009(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

JANGELAKO EKINTZAK

Kaixo guztioi!!

Ikastolako jangelan, bazkaldu bakarrik ez, elkarrekin jolasean ibili eta denbora pasatzeko ekintza politak antolatzen dira.

Horren lekuko, hona hemen azken astean egindako hainbat ekintza:
[flashvideo filename=http://dl.getdropbox.com/u/785471/Izengabea.flv /]

OGIA EGITEN

img_0031.jpg

img_0028.jpg



img_0026.jpg

Kaixo lagunok!!

Atzo ogia egin genuen gelan eta ez dakizue zein ondo atera zitzaigun.
Dagoeneko badakigu irina eta ura nahastuz orea egiten dela eta honi gatza eta legamia botatzen zaiola. Ondoren, ogiaren itxura eman behar zaio eta labera sartu ondoren jateko prest dago!! Gaur jan dugu eta oso goxoa zegoen!

2009(e)ko maiatzakren 14(a), osteguna

URRESTILAKO 4 MUSIKARIAK

Kaixo guztioi!!!!

Oraingoan beste berri batekin gatorkizue..ikusten duzuenez lan eta lan gabiltza!. Urrestilako 4 musikarien antzezlana antzeztu genien gure familiakide, lagunei..eta ez dakizue zeinen ondo egin genuen! Liluratuta utzi genituen guztiak.

Gainera antzerkiaz gozatu ondoren, gailetatxo goxo batzuk jateko  aukera ere izan genuen.

Hemen dituzue argazki batzuk:

dsc074841.jpg

dsc074951.jpg

dsc075591.jpg

2009(e)ko maiatzakren 8(a), ostirala

BASERRIRA BISITA

Landu dugun unitatean etxabereak ikusi ditugunez baserri bat ikustera abiatu ginen. Han untxiak, oiloak eta txakur bat behatzeko aukera izan genuen. Etxekoek gaileta goxoak eta edateko ura eskaini zizkiguten. Benetan jende jatorra eta egun zoragarria!

imgp49492.jpg

JOGURTA, INTXAURRAK ETA EZTIA

Erleek eztia egiten dutela ikasi dugu. Zein gozoa den ere badakigu. Horregatik, sukaldeko mantala jantzi eta sukaldari lanak egin ditugu. Azukrea duten jogurtak platerean jarri, zuritutako intxaurrak gainera bota eta azkenik, eztiarekin gozatu dugu. Ia platera ere jan dugu, zeinen gozoa!

postrea1.jpg

2009(e)ko maiatzakren 4(a), astelehena

IRITSI DIRA SANTA KRUTZAK!!!

Kaixo lagunok!!

Santa Krutz festak iritsi direla eta danborrada jo genuen Bazkardon. Guraso , lagun.l.pila  etorri ziren gu ikustera eta guk betiko moduan txundituta utzi genituen gure gaitasun artistikoekin.

GORA SANTA KRUTZAK!!!

dsc074432.jpg

dsc074411.jpg

dsc074501.jpg