2015(e)ko abenduakren 4(a), ostirala

Dinosauroen lurraldean

 Bat, bi eta hiruuu…………, bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!
                         Eta bat-batean… dinosauroen garaira iritsi gara! A ze esperientzi zoragarri eta zirraragarria!
Mota askotako dinosauroak ikusi ditugu eta hainbat dinosauroen izenak  ere ikasi ditugu: triceraptos, lesothosaurus, diplodocus, pisanosaurus… Batzuk haragijaleak ziren eta beste batzuk belarjaleak eta hostojaleak.

    Gelara itzultzean argazkitan ikusten dituzuen maketak osatu ditugu. Ederrak, ezta?


2015(e)ko azaroakren 27(a), ostirala

 Emakumeenganako indarkeriaren
aurkako nazioarteko eguna


Ostegunean, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen bazkardon ere. Denok arretatsu entzun genuen irakasleak kontatutako “Derrigorrez musurik ez” ipuina eta EZ! sendo esaten ikasi genuen. Ondoren gure eskuak morez margotu eta eskuz beteriko mural handi bat osatu genuen. Ikusi al duzue zein apain jarri dugun gure Bazkardo? Guztiok indarkeriari EZ esaten diogu!


2015(e)ko azaroakren 26(a), osteguna

INTXAURRAK PUSKATZEN

Medikuek fruitu lehorrak 5 urtera arte ezin ditugula jan diote. Ezin baditugu jan zapalduz puskatuko ditugu. EIUP!


2015(e)ko azaroakren 24(a), asteartea

EROSKETAK EGITEN


Erosketak egiteko aukera dago Bazkardon! HH4ko geletan, begira nolako supermerkatuak jarri dituzten gurasoen laguntzarekin! Modu bikaina, dirua erabiliz erosketak egiten ikasteko.






2015(e)ko azaroakren 18(a), asteazkena

 UDAZKENEKO ERAKUSKETA 


 Udazken koloretan, 

landen lurrinak 
ERAKUSKETA zeharkatuz, 
hitaz oroit
eta higan nauk. 



 Zuhaitz biluziaren 
gerizpean orpondoa, 
orbelaren hilobi, 
horiz eta gorriz 
dena lokarturik, 
dena lokarturik.


 Eskuratu hostoa 
xume bezain eder, 
hain soila 
bere heriotzean, 
zuhaitz guztiaren 
bizkortasunez hain betea, 
non erortze honen duintasunak 
hiri kantatzera naraman.


 Berriro zuhaitzari 
so natzaiok, kezkaturik ote?... 
joate askearen oparotasunean, 
betikotasunaren irria zirudik, 
irria zirudik.


 Gatibu naukan denborak, 
bere baitan egositako 
ametsetaz isekaz 
bailegoan.


Udazken koloretan, 
landen lurrinak zeharkatuz, 
hitaz oroit eta higan nauk, 
hain soil hire heriotzean, 
hain xume, 
adiorik gabeko partitzean.


HH5 A gelakoak udazken koloretan...


HH5 B gelakoak udazken koloretan...



HH5 D gelakoak udazken koloretan...



GORA EUSKAL HERRIKO UDAZKENA!




2015(e)ko azaroakren 10(a), asteartea

3 TXERRIKUMEEN ANTZERA

3 Txerrikumeen ipuina landu dugu. Lastoa, egurra eta harriak erabili zituzten etxeak egiteko eta guk ere ezagutu ditugu. Etxeak ere egin ditugu, eta ez edonolakoak!









2015(e)ko urriakren 28(a), asteazkena

NAIELEN OSTADARRA eta JOSTUNAK

HH4 geletako haurrak, Agustin Ibarrolaren antzera, artistak bihurtu zaizkigu. Gurasoen laguntzarekin batera, beraiek izan baitira makilak ekarri dituztenak, Ikastolan GURE OSTADARRA egin dugu. Gustura ibili dira beraien makilak apaintzen. Ikusi ikusi ondorengo argazkiak!





Jostun lanetan ere aritu dira gure neska-mutilak. Zazpi Antxumeen ipuinean erabat murgildurik, otsoari guk ere tripa josi diogu! Ixil ixilik noski, esnatu egingo da bestela!







2015(e)ko urriakren 22(a), osteguna

LH 1. maila bidaiatzeko prest!

Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean modu kooperatiboan eta baita marraztu ere.
Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten  aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

 Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!