2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

IKASYS

LH 2.mailako ikasleak hasi gara ordenagailuekin lanean. Gogo eta ilusio handiarekin ari gara Ikasys proiektuan. Ikasys norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema bat da.
Astean bitan aritzen gara eta irrikitan egoten gara hurrengo saioa noiz iritsiko zai!





2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU



Euskararen nazioarteko eguna aprobetxatuz, ospakizun desberdinak egin ditugu.

Egun batean, ikastola handiko lagunak etorri zitzaizkigun bixitan eta ekintza polittak egin genituen. Gelan hasi genuen jarduera, euskararen inguruko mezuak idatzi eta margotuz. Ondoren, kanpora irten ginen eta “Armiarma eta Eulia” jolasa egin genuen. Ez dakizue zein dibertigarria izan zen lagun handiekin ibiltzea!!

Abenduaren 3an, guretzat hain esanguratsua den Xabier Eguna ospatu genuen. Goizean antzerkia ikustera joan ginen eta ondoren soka-tiran ibili ginen. Arratsaldean sorpresa izan genuen: gu konturatu gabe Argitxo gure geletan sartu zen eta eskutitzarekin  batera merienda goxoa utzi zuen. Pentsatuko duzuen bezala poz pozik joan ginen etxera!!

Azkenaldian euskaraz hitz egiteko egiten dugun saiakera haundia da eta horren ondorioz Argitxoren txintxarria maiz entzuten dugu.