2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

ARGITXOREN AMAREN BISITA!



     Kaixo familia!!!

    Oporrak hartu aurretik bisita harrigarri bat izan dugu...ARGIÑE!ARGITXOREN AMA!!

    Gona majikoa jantzita etorri zaigu eta hainbat ipuin, abesti eta dantza erakutsi dizkigu.

    Bide batez EUSKARAZ gehiago hitz egiteko konpromezu orria bete dugu, baita denak sinatu ere!

HARRI MURRI ZAPERO, BERO , BERO, BERO..
HAURRAK EGIN EUSKARAZ, ORAIN ETA GERO!!!







2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Berriara bisita!


Komunikazioa eta teknologiaren gaian murgilduta gabiltza azken aste hauetan. Komunikabide eta komunikatzeko modu ezberdin ugari aztertu ondoren, hauetako bat ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Andoainen bertan, euskaraz soilik idazten den egunkari bakarra egiten da, BERRIA egunkaria, eta gutako baten izebak bertan lan egiten duenez, ostiralean bertara hurbildu ginen. Oso intesagarria iruditu zitzaigun han ikusitakoa. Erredakziko lana bertatik bertara ikusteko zortea izan genuen eta hain gustoko dugun haurren atala nola egiten duten ere ikusi ahal izan genuen. 

Eskerrik asko benetan horrelako aukera ederra eskeintzeagatik!







2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

IGERILEKUAN!

Aurten igerilekura joaten hasi gara. Aurreneko egunetan pixka bat kosta zaigu aldageletan arropak azkar-azkar aldatzea; baina piskanaka ari gara ikasten eta gero eta azkarrago eta txukunago gainera!
Haserako urduritasunak alde batera utzi eta ederki ari gara igerian ikasten.
Orain badakizue, oporrak eta gero jarraituko dugu ikastaroarekin.

Oso ondo pasa oporrak!






2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

Collage-a taldean

                                           Bi  urtekoek talde lanean  ederki pasa dugu!




2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

GURASOEN LANBIDEAK



 Lanbideen gaiari txikitatik buelta asko ematen dizkiogu. Handiago garenean zer izatea gustatuko litzaiguken sarritan pentsatzen baitugu. Azken asteetan landu dugun gai honetan, lanbide desberdinak ikusi ditugu eta betiko lanbideetaz gain gaur egun aukera berriak daudela eta ohartu gara.

Gai honen inguruan sakontzeko asmoz, gurasoak gonbidatu genituen gure geletara beraien laneko gora behera eta bitxikeriak kontatzera, eta baita animatu ere!

Eskerrik asko denoi,  prest egotearren eta hain gustora parte hartzearren, guk ere oso ondo pasatu dugu!

Hurrengora arte!