2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

SEINALEAK ETA ERAIKUNTZAK IKASTEN

Kaixo guztioi:

Aspaldi honetan ez dugu ezer idatzi eta gaurkoan, hemen gatoz kontu berriekin. Gai honetan, gure kale eta errepideetako seinaleak eta herrian ditugun eraikuntzak ikasi ditugu. Hori guztia, gure kaleetan ondo ikusteko, buelta bat ematera atera ginen eta taldeka ikusten genituen seinaleak apuntatu genituen. Gelan ikasitako guztia, gure herrian badagoela ikusi genuen.

Kontuz haurrak seinalea, utzi pasatzen, ez aparkatu, stop, norabide bakarra...Eraikuntzak ere asko ditugu! Udaletxea, eliza, pilotalekua, plaza...

Beno ea laister kontu berri gehiagorekin bueltatzen garen eta izango duzue gure berri!!!

Muxu bat!




2013(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Gorputza ta maite ditugunak zain ditzagun!

 Kaixo familia! zer moduz?

Gu oso ondo! Antzerki dotore batekin lehen gizakien gaia alde batera utzi genuen eta berehala, gorputzaren inguruko gora beherak ikasten eta berau nola zaindu aztertzeari ekin genion. Lo orduak errespetatzen ditugunez eta jarduera fisikoari dagokionez ia egun guztia gelditu gabe ibiltzen garenez, elikadura eta elikagaiei tartetxo berezia eskeini diegu. Horren adierazle, aste honetan bertan antolatu eta dastatu dugun  " merienda osasuntsua",  ze goxoa! Hor uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk!

Honez gain, ezin ahaztu gure ihateri mundialak! ze ondo pasatu genuen atzo... ikastola guztia erabat apainduta, maila guztietako lagunak txukun txukun, eta gurasoak ere gurekin bat festan, mozorrotuta eta guzti!

Eskerrik asko atzo hurbildu zineten guztio eta milesker egin duzuen lan guztiagatik. Ikastolako web-gunean atzoko festaren argazkiak izango ditugu momentu batetik bestera ikusgai, adi egon!

Hurrengoarte!