2016(e)ko otsailakren 11(a), osteguna

SAN BLAS

Ummmmm..... ze goxoak San Blas opilak!!!!!!!!

HH4 geletako haurrek San Blas opila egiten ikasi zuten. Baita gero dastatu ere. Izugarri gustatu zitzaien!

2016(e)ko otsailakren 5(a), ostirala

GORPUTZA ZAIN DEZAGUN!

Oraingo honetan Maddalenek, Ferminek, Urdintxok eta Poxek ez dute bidaiarik egin, Fermin gaixorik dagoelako. Hala ere, egoera horrek norberaren gorputza eta ohitura osasuntsuak ezagutzeko aukera eman digu.
Egunero elikatu beharra daukagu, gorputzak bere funtzioak behar bezala bete ditzan. Hori dela eta elikagaiak eta horien funtzioak ezagutu eta dieta orekatuaren garrantziaz jabetu gara.
Elikagaien piramidearen laguntzaz, hamaiketako osasuntsua prestatu dugu guztion artean.

Bapo-bapo janez ederki pasa dugu!