2014(e)ko maiatzakren 29(a), osteguna

ZETA-HARRAK



Ehundaka urtetan txinatarrek gordeta izan zuten sekretua, egun ezaguna, baina oraindik ere benetan harrigarria. 

Egunez egun kontu handiz zaindu ditugu har bitxi hauek gure gelan. Masustondo hostoak oso gustoko dituztenez, egunero hosto feskoak ekartzeaz arduratu gara eta bi egunetik behin beraien pisua eta neurria bikoizten ikusi ditugu!

Jan eta jan aritu dira eguna joan eguna etorri eta asetu direnean txoko batean zeta-kapuluak egiten hasi dira.

Badakizue zeta-kapulu bateko zeta luzatuz gero kilometro bat baino luzeagoa izango litzatekeela?

20 bat egun kapuluan egon eta gero tximeletak jaiotzeko prest egoten omen dira eta gu irrikan gaude gertaera hau ikusteko. Ea zortea dugun!



















2014(e)ko maiatzakren 28(a), asteazkena

BREMENGO MUSIKARIAK



Bakoitzak gure gelan maiz entsaiatu ondoren, ez dakizue nolako estreinaldia egin genuen!
Zuetako asko hemen izan zinaten eta zuzenean ikusi ahal izan zenuten baina izan ez zinatenontzat hemen eskaintzen dizkizuegu egun horietako argazki batzuk.
Gozatu!!!!










2014(e)ko maiatzakren 27(a), asteartea

HH5: ARRITXULON

HH5 geletako haurrak Arritxulora joan ziren lo zakua eta motxila handiarekin gaua pasatzera. Jolas pilabat egin zituzten, baita parranda ere! Primeran pasa zuten!








2014(e)ko maiatzakren 23(a), ostirala

HAU DA GURE PARKEA

"Gure Parkea" izeneko aldizkaritxo bat  ari gara osatzen gelan, eta orrialde batean egin beharreko ariketa hauxe da, gure parkearen marrazkia egitea. 
        Horrexegatik ostiralean parkera joan ginen!
                             Gu bai artistak!
 

 



















2014(e)ko maiatzakren 22(a), osteguna

UDABERRIKO ERAKUSKETA

Udaberria iritsi da eta honekin batera erakusketa antolatu dugu gelan gure familiakoek ikus dezaten. Lan ezberdin asko egin ditugu eta loreak eta txoriak ere ekarri ditugu gelara. Bai polita!






HERRIKO DENDAK IKUSTEN

Herrian zehar bueltatxo bat emanez bertan ditugun dendak ikusi ditugu. Baten batera sartu ere egin gara.