2010(e)ko ekainaren 10(a), osteguna

Gora San Fermin!!

Kaixo!!

Zeinen ondo igaro dugun goiza Tasioren opari berriarekin. Honen lekuko izan nahi?Hona hemen ba bideoa!!.San Ferminetara, ongi pasatzera,festak eta zezenak guztiak ikustera...GORA SAN FERMIN!!!GORA!!!!!









LH 2- Denboraren makinarekin bidaiatzen…

Kaixo!!

Gutxi falta zaigu ikasturteari amaiera emateko baina hemen jarraitzen dugu ekin eta ekin lanean. Oraingoan gurasoei emanaldi luze bat eskeini genien, LH 1 eta LH 2.mailetan ikasitako guztia laburtzen zuena.



2010(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

BREMENGO MUSIKARIAK

Kaixo lagunok!!

Oraingoan Bremengo musikarien antzezlana egin dugu jangelan. Izugarri pila gustatu zitzaien gure familiakoei antzerkia. Ikusi nahi al duzue?.Hona hemen ba bideoa!!

HH 3A



 HH 3B

v


 HH  3D

PIZZA EGIN ETA JATEN

Hau festa!! Pixkanaka pixkanaka “pizza” nola egiten den ikasi dugu. Ze xinple bainan ze goxoa zegoen! Prestatutako guztiak oso denbora gutxi irau zuen platerean, ti-ta batean desagertuz.

Hau errepikatu behar dugu berriz!!!






UDABERRIA

Ilusioz beteta eta lan asko eginda, 4 urteko umeek, udaberriari buruzko erakusketa zoragarria prestatu genuen. Gelan egindakoarekin batera, etxetik liburu asko, lore sorta, habiak, landareak…eta abar ekarri genituen. Oso polita gelditu zela esan ziguten gure  gurasoek, eta gu , beraz, oso zoriontsu sentitzen gara orain.

Eskerrik asko familia lagundu eta lana ikustera etortzeagatik!!!