2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena


ANOETARA IRTEERA!


Maiatzaren 22an Anoetara irteera egin genuen HH4ko haurrek.
Ez dakizue zeinen ongi pasatu genuen!

Anoeta herria ezagutu genuen, bertako ikastolara bixita egin eta gustura ibili ginen plazan jolasean.

Hona hemen gure talde argazkiak:





2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

MUSIKA IKASTEN ARI GARA

Musika tresna ezberdinen ezaugarriak ezagutzeaz gain, musika tresnak gertutik ezagutzeko aukera ere izan dugu. Ondoren kontzertuak izan ditugu!



2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Txioka jarraitzen dugu Bazkardon


 Badira haste batzuk lehenengo txitak jaio zirenetik gure ikastolan. Ordutik hona beste dozena bat inguru arrautza goxo goxo inkubadoraren berotan izan ditugu eta hona hemen emaitza! 11 txita eder jaio zaizkigu. Duela egun batzuk lehengo txitak arrautzaren azala zulatzen hasi ziren eta azkenari azal hori puskatzen lagundu behar izan diogun arren jaio diren guztiak bonbila baten epeltasunaz, janariaz eta Joxemariren zaintzakin sendo ari dira hazten.

Zatozte ikustera!!!






















2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena