2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

IKUSIZ, USAINDUZ, UKITUZ ETA DASTATUZ


Berdea, gorria, horia,
handia edo txikia,
jolasorduan edo postrean,
konpotan edo tartan,
jan daiteke martxan.
arragaS













Zentzumenak elikatzen ari gara hiruhileko honetan. Frutak ditugu dastagai, ikusgai, usain-gai, ukigai… Fruta horiak, platanoak bezala. Berdeak, sagarrak, mahats aleak edo udareak bezala. Gorriak, marrubiak bezala. Horiek guztiak gertutik ezagutuz gabiltza: gelan fruta azoka antolatuz, eskuz esku pasaz, fruten irudiekin osatutako bilduma begiratuz…

2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Eguzki sistema


Kaixo familia eta lagunok!

Nahiz eta kanpoan giro nahasia izan gure geletan goiz goizetik eguzki ederraz gozatzen dugu. Badira astetxo batzuk espaziontzia hartu eta Eguzki sistemaren nondik norakoak aztertzen gabiltzala. Bertako izar, planeta eta sateliteak benetan ikusgarriak dira!

Hemen uzten dizkizuegu guk geuk eginiko erreplika polit batzuk.

Ondo izan!




2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

HOTZEZ DAR-DAR

Mendi tontorrak
zuritu zaizkigu
eta guk ere gure gelak
elurrezko panpinez
apaindu ditugu.


2014(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

OLENTZEROREN OPARIA

Gabonak pasatu eta gelara iritsi orduko nolako sorpresa gurea! Olentzerok opari bat ekarri zigun. Eskatutako argizarizko margoez gain, plastilina, margoak eta musika CDak ere karri zizkigun.
Eskerrik asko!

2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

KOLORE & HITZ


Paperean esku bat irudimen ate
arkatz batek bi ezpain marraztu ditzake
pintzel batek mingain bat proba zenezake
ta mingainak mundua margotu dezake.

                                                      Julio Soto






2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

Urte berri on denoi!


Urte berri on famili eta lagunok!

Opor ederrak igaro ta gero hasi gara berriro matxan jo eta su, indarrak hartuta hurrengo oporraldirarte gogor lan egiteko asmoz. Zuek ere gabon zoriontsuak pasatuko zenituztela espero dugu!

Gabonetako oporraldia hasi aurretik irteera interesgarri bat egin genuen, aintzinako baleen arrantza, itsasontzi ezberberdinak eta ehundaka arrain ezberdin ikusteko aukera izan genuen akuarimera egin genuen bisitan. Bai  bai, tiburoiak ere ikusi genituen! Harrigarriak!

 Bertako argazki batzuekin gatozkizue, ea gustoko dituzuen! 

Ondo izan!