LH-2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH-2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

BISITA MUSIKALA. LH-2 tik LH-4 ra.


Badira hilabetetxo batzuk txirula jotzen ikasten hasi ginenetik. Lehenengo egunetan benetan lan zaila iruditu zitzaigun, baina pixkanaka pixkanaka gero eta hobeto moldatzen gara. 4.mailakoek urtetxo batzuk daramatzate txirulekin eta beraiei bisita egitea benetan esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gu momentuz SI eta La notekin gabiltza, eta hauekin abestiren bat jotzeko gai gara. 4. mailakoak aldiz nota pila bat jotzeko gai dira eta abesti politak jotzen dituzte. Gu ere laister izango gara beraiek bezain trebeak!

Eskerrik asko Ainhoa eskeini diguzun aukeragatik eta eskerrik asko baita 4.mailakoei gurekin hain jator egoteagatik!









2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

GURASOEN LANBIDEAK



 Lanbideen gaiari txikitatik buelta asko ematen dizkiogu. Handiago garenean zer izatea gustatuko litzaiguken sarritan pentsatzen baitugu. Azken asteetan landu dugun gai honetan, lanbide desberdinak ikusi ditugu eta betiko lanbideetaz gain gaur egun aukera berriak daudela eta ohartu gara.

Gai honen inguruan sakontzeko asmoz, gurasoak gonbidatu genituen gure geletara beraien laneko gora behera eta bitxikeriak kontatzera, eta baita animatu ere!

Eskerrik asko denoi,  prest egotearren eta hain gustora parte hartzearren, guk ere oso ondo pasatu dugu!

Hurrengora arte!





























2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

ZEIN EDERRA DEN NATURA!

Udaberriko eguraldi bikaina aprobetxatuz Etxarrira joan ginen. Ibilbidean zehar gure zentzuak martxan jarri genituen: txorien txorrotxioek gure belarriak goxatu zituzten, belar metek gure usaimena, zuhaitz eta zelaien berdetsuak ikusmena eta ibaiko urak gure ukimena.
Erreka bazterrean zapaburuak biltzen gustura aritu ginen eta batzuk gelara ekarri genituen "metamorfosia" nola egiten duten behatzeko.








2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

HONDARRIBIAN BARRENA ELKARBIZITZEN!

Euritarako prest abiatu ginen gure aterki, oinetako eta zirarekin, baina egia esan ez genuen hauen beharrik izan.
Lehendabizi aireportuan egonalditxo bat egin genuen, hamaiketakoa janez.
Eguraldia gure alde genuela ikusirik herrirantz abiatu ginen eta harresia jarraituz herensugearen parkera iritsi ginen. Hau da gozatua hartu genuena bertan!
Bazkaldu ondoren, Hondarribiko Alde Zaharra ikusi genuen eta piraten parkeraino irisi ginen. Han ere jolastu eta jolastu ibili ginen.
Gero aterpetxean gure gelak antolatu, afaldu eta gure artisten emankizunekin gaubela zoragarria izan genuen!
Biharamunean parkea bustita zegoenez, kirol portua ikustera joan ginen eta ondoren aterpetxeko jolas parkean gozatu ederra hartu zuten.






 








2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Bigarren mailakoak Erdi Aroa ezagutzen



Maddalen eta Ferminek denboraren makina berriro martxan jarri dute eta Erdi Arora eraman gaituzte. Andoainen ere Erdi Aroko eraikuntzak baditugunez, herrian zehar ibilalditxo bat egin dugu garai hartako Isturitzaga dorretxea, Jauregi baserria, Sagarmendi dorretxea eta Santa Krutz baseliza ikusi ahal izateko. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin saeterak, gezi leihoak, daudela?





Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasten ari gara Erdi Aroari buruz. Garai hartako zenbait elizetako leihoen antzera, beirate dotoreak ere egin ditugu.














Muxu handi bat eta beste bat arte!

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Zientzia museora bisita!


Ikasturteko azken eguna izanik goizez eta arratsaldez, plan bikaina bururatu zitzaigun! Zientziaren museoa bisitatzea! Egun osoa pasatu genuen bertan eta erabat harriturik atera ginen!

Lehenengo animali basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal izan genituen bertako gidarien laguntzaz. Hasieran beldur pixkat ematen ziguten arren berehala ausartu ginen laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti batzuei.

Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan genuen, zentzumenen aretoa, elektrizitatearena, giza gorputzarena....... Azkarregi pasatu zitzaigun eguna hain gauza interesgarriak ikusi eta hauetaz ikasten.

Aukera baduzue bisitatu! Merezi du eta!










 






2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Goazen mendira!




Udaberrian bete betean gaudela eta eguraldi ona aprobetxatuz, mendi buelta eder bat egitera abiatu ginen, Erramutako buelta hain zuzen ere. Naturaz gozatzeaz  gain, bertan aurki ditzakegun bizidun, bizigabe, animali eta landareak aztertu genituen.

Guk bai zortea, hain leku ederrenean bizitzeagatik!