2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena


UDAZKENEKO ERAKUSKETA

        Udazkenean haizea bezala indartsu ibili gara, egin eta ekin!
        Ikusi duzue gure erakusketa?
        Bukaeran gurasoe ere lagundu ziguten dena jasotzen, AUPA EKIPO!



2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

MUSIKOTERAPIA IKASTOLAN








Kaixo lagunok!!

Larunbatean, azaroaren 18an, musikoterapia saioak burutu ziren ikastolan. Familia ugari gerturatu zirenez bi saio egin ziren.

Zeinen giro goxoa sortu zen musika lagun genuela!

Eskerrik asko familia guztiei gerturatzeagatik!










2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

Azken haste hauetan Hiru txerrikumeak eta otsoa behin baino gehiagotan entzungo zenituzten etxean… Eta baita lastozko etxea, egurrezko etxea eta adreiluzko etxearen konturik ere. Bada, gai horrekin jira bueltan Ikastolatik atera eta gure herrian ditugun etxe ezberdinak ikustera joan ginen. Handiak, txikiak, ertainak, adreiluzkoak, harrizkoak… Bide batez, kale bueltaxka eginez, noski.
 
Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ginen Andoaingo kaleetan barrena etxe mota desberdinak identifikatzen. Oso dibertigarria izan zen! Primerako paseotxoa!!!