2009(e)ko urriaren 26(a), astelehena

IRLANDATIK ETORRITAKO LAGUNA

      Gaur etorri zaigu  ikastolara Enara.Eider, Joane, BeƱat eta Landerren lehengusina irlandarra. Oso gustura aritu da gurekin jolasean, kantuan eta lanean. Gu ere oso pozik egon gara berarekin. Nahi duzunean etorri berriro!!!

dsc04825.jpg

2009(e)ko urriaren 15(a), osteguna

LIBEREN UZTA

Argazkian ikusten duzuenez, iaz 3 urtekoek eraman zituzten  babarrun landare batetik  ateratako uzta ekarri digu Libek. Nork pentsatuko zuen  horrelako leka puskak aterako zirela yogur pote hortatik.Bejon deizula!

imgp58941.jpg

2009(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TRIKUAREN BISITA

Lehengo eguneanTrikuaren bisita izan genuen gelan. Gelaz gela ibili zen gure lagun  bitxia eta gurera etorri zenean oso gustura egon zen, baita gu ere! Bazirudien gurekin gelditu nahi zuela. Hurrengo arte triku!!!

clip_image006.jpg

4 urtekoak Ikastola Handian

Joan den astean, Ikastola Handia ikustera joan ginen 4 urteko ikasleak. Hango irakasle  batek erakutsi zizkigun laborategia, teknologia gela, liburutegia, Batxilergo gure lagun batzuen gela …eta abar. Benetan ikusgarria izan zen!

Gu ere handitzen garenean hara joan behar dugu. Ze ondo!!!

clip_image002.jpg

clip_image0023.jpg