2016(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEGOA FORMAKUNTZA BETE-BETEAN





Kaixo!

Iritsi da ikasturte bukaera. Urtean zehar lan asko egin dugu baina oraindik ere ikasteko grina bizirik darrai.
Horregatik ekainaren 16an Haur Hezkuntzako irakaslegoa Gasteizera joan zen Konfidantzaren Pedagogiaren inguruan Rafael Cristobalen eskutik formazioa jasotzera.
Hurrengo ikasturtean aldaketa berriak txertatu eta hausnartzen jarraituko dugu, gogo handiz gainera!!!
Ondo-ondo pasa oporrak!

DISFRUTATU ETA ITZULTZEAN GOGO BIZIZ EKINGO DIOGU IKASTURTE BERRIARI!

 

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Zientzia museora bisita!


Ikasturteko azken eguna izanik goizez eta arratsaldez, plan bikaina bururatu zitzaigun! Zientziaren museoa bisitatzea! Egun osoa pasatu genuen bertan eta erabat harriturik atera ginen!

Lehenengo animali basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal izan genituen bertako gidarien laguntzaz. Hasieran beldur pixkat ematen ziguten arren berehala ausartu ginen laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti batzuei.

Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan genuen, zentzumenen aretoa, elektrizitatearena, giza gorputzarena....... Azkarregi pasatu zitzaigun eguna hain gauza interesgarriak ikusi eta hauetaz ikasten.

Aukera baduzue bisitatu! Merezi du eta!










 






2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

BARATZA

Uda gertu dugu eta nabari da Bazkardoko baratzean. Batzuk joan eta besteak etorri. Tipulinak eta ilarrak bildu ditugu eta orain barazki ugari ditugu: letxuak,  Gernikako piperrak, tomateak, kalabazak eta baratxuriak. Batzuk jateko moduan eta besteen zain egon behar. Uda oparoa izango da baratzean.


2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

HH 5 BI EGUNEKO IRTEERA


5 urteko ikasleok Aiako Harrien magalean dagoen ARRITXULO aterpetxean izan gara. Bertan, naturaz, bertan proposatutako ekintzez nahiz taldekidez disfrutatu dugu. Bi eguneko esperientzia ederra eta aberasgarria izan da amaitzear dugun etapa honetan. Izan ere, laister agurtuko baitugu Haur Hezkuntza. 




  























2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

HH3 LAN ETA LAN BARATZEAN

Gure haurrek etxean lan egin eta Ikastolan ere bai . Ikusi nolako landareak ekarri dituzten etxetik.
































Ikastolatik eramandako gaztaina zainduta.