2013(e)ko abenduakren 19(a), osteguna

GABONAK GABONAK HAU ZORIONA !!



Azkenean iritxi zaigu hainbeste desio genuen eguna!!! 

 Karpetak eta gabonetako apaingarriak etxera eramango ditugu!

Ikusten al duzue zeinen polit gelditu zaizkigun?

Ezetz asmatu zer daramagun  karpetaren barruan!

 


















2013(e)ko abenduakren 18(a), asteazkena

Lehen mailakoak Ekainberrin.



       Kaixo familia!
Lehen gizakien gaiari amaiera emateko Zestoan dagoen Ekainberrira joan ginen Lehen mailako ikasleak.  Zein gustura ibili ginen!
Haitzuloaren erreplika ikusi genuen eta pasabideetan zehar ibiliz pixkanaka-pixkanaka orain dela   milaka urte gizakiak egin zituen irudiez gozatu genuen.
Tailerrean, berriz, gure arbasoek egiten zuten bezala, guk ere animali batzuk marraztu eta margotu genituen ikatza eta buztina erabiliz.        
       Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal izan ziren bezala sentitu ginen! 













Eskerrik asko Ziortza!

Astearte arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz eta egin ziguten gonbidapen interesgarriari ezetz esan gabe, Zumea plazan dagoen Eroskiraino joan ginen. Bertan, lantzen aritu garen gai honetan zehar ikusi ditugun hainbat arrain ikusteko aukera izan genuen! Hoiez gain, ezagutzen ez genituen arrain mota batzuk ere bazeuden!

Guri gehien gustatu zitzaizkugunak, ezpata arraina eta akula izan ziren dudarik gabe!







2013(e)ko abenduakren 4(a), asteazkena



Kaixo lagunak!!!!
Dakizuen bezala, lehenengo mailako ikasleak denboraren makinan sartu eta dinosauroen garaira joan ginen. A ze esperientzi zoragarri eta zirraragarria!
Mota askotako dinosauro ikusi genituen eta hainbaten izenak ikasi genituen ere: triceraptosa, lesothosaurosa, diplodocusa,pisanosaurusa,… Batzuk haragijaleak ziren eta beste batzuk belarjaleak eta hostojaleak.
Eta gelara itzultzean argazkitan ikusten dituzuen maketak osatu genituen. Ederrak, ezta?



2013(e)ko azaroakren 29(a), ostirala

NOR NAIZ?

Urduritasuna, beldurrak, pozak, haserrealdiak, emozioak… ba bai, txikitxoenek ere izaten ditugu halako sentipenak.

Zorionez, gure andereƱoek, edozein egunetan ematen digute gelako mozorro kutxan dauden trapu zein pitxiekin jolasean aritzeko aukera. Izan ere, horiek izugarri laguntzen digute gure emozioak, sentimenduak eta beharrak adierazten. Horretarako oso baliogarria baita jolas dramatikoa; esatera ausartzen ez garen hori adieraziko dugu mozorro bat jartze hutsarekin. Une batez beste norbaiten larruan sentitzeak horretarako askatasuna ematen digu.

Mozorrotzea pertsonaiekin eta haiek errepresentatzen dutenarekin jolastea da. Mozorrotzea une batez amatxo, pirata, pailazo bihurtzea da; norbera unean-unean goxatuko duen istorio propioa sortzea.



 

2013(e)ko azaroakren 20(a), asteazkena

HOSTO-DANTZA





Haizea dabil faran-faran, zuhaitzak oker hostoak hegan.

Ateak kriskiti ateak kraskata, kristalak klink kristalak klank.

Haizea eta haizea, UDAZKENEAN.


HH5 ANTZERKIAK: ARTZAIN GEZURTIA


 Inaxio mendian ardiak zaintzen
gezurra besterik ez du kontatzen.
Otso beltz bat dator! Ardiak dar-dar
"Lagundu, mesedez, zatozte azkar!".







Non gorde ote zen otso maltzurra?
Mendira joan eta dena gezurra.
Txantxetan jardueta ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.









Behin eta berriro txantxa berdinak.
Arren, isil zaitez, artzain zikina!
Otsoa hor dator ilunabarrez,
artzainaren deiek erantzunik ez.







Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez;
 sufritzen bizi da lagunik gabe.
Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.
Bai, bai.



2013(e)ko azaroakren 15(a), ostirala

ERDI AROTIK GAUR EGUNERAINO



Kaixo familia!

Hemen gatoz berriz ere gure kontu eta irteeren berri emateko asmoz. Erdi Aroa benetan garai interesgarria iruditu zaigu,  garaiko gaztelu, jauregi, dorretxe eta bizimoduarekin txundituta geratu gara gainera.

Gure herriari buruz ere pila bat gauza ikasi ditugu, noiz sortu zen eta gu jaio baino urtetxo batzuk lehenago nolakoa zen esaterako. Baina gehien harritu gaituen kontuetako bat aintzinina bi herri zirela izan da! Zuek ba al zenekiten?  Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

Herritik zehar dorretxe eta jauregi garrantzitsuenak ikusiz egin genuen bueltatxoaren pare bat argazki jarri dizkizuegu behean.

Laster arte ta ondo izan!





2013(e)ko azaroakren 6(a), asteazkena