2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

DENBORAREN MAKINAK

Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean modu kooperatiboan .
Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten  aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

 Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!






Andoaingo historia ezagutuz



Maddalen eta Ferminekin batera denboraren makinan sartu eta Erdi Arora abiatu gara oraingoan. Oso gauza interesgarriak ikasi ditugu garai honen inguruan eta gure inguruan ditugun garai bateko eraikuntza eta aztarnek ere interes berezia piztu digute. Aste hontako giro ederra lagun, gure herrian zehar aintzinako erainkuntzak bisitatzera abiatu ginen eta gauza hauen inguruan ere asko dakien gidari ezin hobea izan genuen guk ondo ulertzeko azalpenak ematen.

Eskerrik asko Joxemari!











2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

BARATZEKO TIPULINAK

Udazkenarekin batera baratzeko barazkiak ere aldatzen ari gara. Merkatura joan eta tipulina landareak erosi ditugu. Ondoren goxo-goxo baratzean landatu ditugu. Begira, begira!