2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

MUSIKA TRESNAK

Musika tresnak ezagutzen ari gara eta honela sailkatu ditugu etxetik ekarritakoak:
 Harizkoak, haizezkoak eta perkusiozkoak.


GURE BARATZA

Baratzeko hainbat barazki landatu ditugu gure baratzatxoa osatuz. Kalabaza, babarruna, garbantzua eta tomateak landatu ditugu.


Hemen duzue emaitza.




2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

TXITAK PROTAGONISTA

Txio-txio-txioka… Ene! A zer zalaparta!
Oporren aurretik inkubagailua jarri genuen gelan eta arrautza batzuk sartu genituen bertan, berotan goxo-goxo. Oporretatik bueltan arrautzak kraskatzen hasi ziren mantso-mantso. 





Eta… 5 txita jaio zaizkigu! Hau poza! Primeran zaintzen ditugu: janaria eta ura ematen diegu, kaxa garbitzen diegu, belar pixka bat jarri… Errege-erreginen modura zaintzen ditugu.
Izenak ere erabaki ditugu: Trin, Patxi, Kloki, Txok eta Blako.




Gainera, bisita ugari jasotzen dituzte egunero. Beraz, bisitan etorri nahi baduzue etorri lasai, irribarretsu egingo dizuete ongietorria txitek.
Zeinen pozik dauden txitak gure gelan eta zeinen pozik gauden gu geu ere!



2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!

                                     Seigarren gaian komunikabideetan murgildu gara. 




Historian zehar komunikatzeko era ezberdinak egon direla ikusi dugu. Gutenberg eta Marconi nor izan ziren ere ikasi dugu. Haiek inprenta eta irratia asmatu zituzten, guk horiek asmatu ez, baina jogurfono dotoreak egin ditugu.


Bakoitzak geure telefonoa egiteko, bina yogurt-pote eta hari luze bat besterik ez dugu behar. Jogurt-poteak apaindu ondoren, azpialdean zulotxo bat egin diegu. Zulotxo horietatik haria sartu, korapiloa egin eta haria tirante jarri ondoren… txutxu-mutxuak kontatzera!