Kaixo berriro!
Oraingo honetan 3 urteko haurrak zein langile eta artista garen erakutsi nahi dizuegu. Lehengo egunean kalera atera ginen hostoak biltzera eta gero gelan margotu egin ditugu. Lehortu direnean gelako sapaiatik zintzilikatu ditugu. Ikusi nahi baduzue etorri gure gelara!!!!
2009(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
KIDETZEA HH4B- LH 4-B
Gainera gauza berezi bat gertatu da; Haur Hezkuntzako Eneritzen urteak ziren, baina baita Lehen Hezkuntzako Aratzenak ere. Biei abestu eta zorionak opa dizkiogu.
Aratz eta Eneritz, jolastea ere elkarrekin tokatu zaie.
2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
DINOSAUROEN MUNDUA
Kaixo lagunak!!
Oraingo honetan zeintzuk ziren benetako dinosauroak, nola dakigun existitu zirela, nolako tamaina zuten, zergatik desagertu ziren... ikasi dugu. Horrela, "Dinosauroen garaiko maketa" bat egin dugu eta gurasoak gonbidatu ditugu hau ikustera. Izugarri gustatu zaie, baita sumendia lehertu den momentua ere!Izugarria!!
Oraingo honetan zeintzuk ziren benetako dinosauroak, nola dakigun existitu zirela, nolako tamaina zuten, zergatik desagertu ziren... ikasi dugu. Horrela, "Dinosauroen garaiko maketa" bat egin dugu eta gurasoak gonbidatu ditugu hau ikustera. Izugarri gustatu zaie, baita sumendia lehertu den momentua ere!Izugarria!!
UDAZKENEKO ERAKUSKETA!
Kaixoo berriro ere!
Oraingoan udazkenarekin lotuta erakusketa zoragarria prestatu dugu. Lan asko egin dugu eta etxetik gauza asko ekarri ditugu erakusketa prestatzeko. Hostoak ezagutu ditugu eta beraiekin lanak egin, olerkiak idatzi, udazkeneko marrazkiak, hostoak margotu...eta etxetik gauza pila ekarri dugu. Oso dotorea gelditu zen dena eta etxekoei ere asko gustatu zitzaien! Beno lanean jarraituko dugu eta ea hurrengoan zer berri dugun!
2009(e)ko azaroaren 6(a), ostirala
Aizkolariak gara
HH 3 urteko ikasleak egurgileen moduan aizkoran aritu gara. Aizkorak hartu eta mendiko enborrak ebaki ditugu. Hau da sasoia gurea!
YOGURTAK EGITEN
Argazkietan ikusten duzuen bezala, 5 urteko haurrak yogurta egitera animatu ziren. Badakigu udazkeneko esneki nagusia mamia dela, baina gelan egiteko... yogurta egitea hobea zela pentsatu genuen. Aspaldiko yogurterak erabili genituen horretarako, haur gehienek ez zituzten ezagutu ere egiten! Ez dakizue zein yogurt goxoak atera zitzaizkigun, eta noski, guzti-guztiak tripa barrura!
2009(e)ko azaroaren 3(a), asteartea
DENBORAREN MAKINA ASMATZEN
LH 1.mailakoek denboraren makina ezberdinak asmatu eta marraztu dituzte.Makina honen bidez historiako garai ezberdinak ezagutuko dituzte. Hona hemen beraien irudimen aparta lekuko duen aurkezpena:
UDAZKENA IKASTOLAN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)