2016(e)ko martxoakren 18(a), ostirala

HH4 URTEKOEN ANTZERKI EMANALDIA

Kaixo lagunok!!

Aste honetan, HH4 urteko neska-mutikoek hainbeste entsaiatu eta landutako antzerki emanaldia egin dute familien aurrean. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Hementxe dituzue ikusgai!

HH 4A (Lierni)


HH 4B (Udane)


HH 4D (Kontxi)


2016(e)ko martxoakren 17(a), osteguna

LH 1.mailakoak Igerilekuan

Aurten igerilekura joaten hasi gara. Aurreneko egunetan pixka bat kosta zaigu aldageletan arropak azkar-azkar aldatzea; baina piskanaka ari gara ikasten eta gero eta azkarrago eta txukunago gainera!
Haserako urduritasunak alde batera utzi eta ederki ari gara igerian ikasten.
Orain badakizue, oporrak eta gero jarraituko dugu ikastaroarekin.
Oso ondo pasa oporrak!










2016(e)ko martxoakren 10(a), osteguna

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu berri dugu Ikastolan. Arrosa eta leuna (Adela TurĂ­n) ipuina erne-erne entzun genuen eta ondoren emakumeak nolakoak diren aipatu genuen, denok berdinak gara eta! Gainera betaurreko more batzuk egin genituen gure gizartea beste begi batzuez begiratzeko eta irakasleek aurpegian emakumearen ikurra egin ziguten. Asko ikasi genuen. Gora emakumeak!!! 




 

 



 





2016(e)ko martxoakren 9(a), asteazkena

PAPERAREKIN JOLASEAN!



Gela moldatu eta paper ezberdinez bete dugu. Haurrak itxoiten egon dira eta 3 esandakoan aske sentitu dira gelan sartu eta paper artean aritzeko. Beraien aurpegietan plazerra nabarmena da, txunditurik gelditu dira paperak jolaserako ematen duen aukerarekin. Izan ere, soinuak, koloreak, testurak… ugariak dira!



HH 2B








HH 2A










HH 2E












HH 2D





2016(e)ko martxoakren 3(a), osteguna

NEGUA IRITSI DA.
Elurra goiko menditan ...eta negua nekez, ari zaigu iristen. HH3 urtekoak negua ekarri dute ikastolara. Plubiometroa eta haize-orratza, elurretako panpinak, izotza....eta neguko argazkiak.












2016(e)ko martxoakren 1(a), asteartea

BAZKARDOKO NAGUSIENAK IGERILEKUAN




 LH 2ko ikasleak urteroko igeriketa ikastaroan murgilduta gaude. Asko gustatzen zaigun hilabetea izaten da igeriketa ikastaroarena, nahiz eta denboraz juxtu xamar ibiltzen garen. Iaz bezala aurten ere oso gustura gabiltza eta egunetik egunera gure aurrepenak ikustekoak dira. Igerileku haundian, erraz iristen gara alde batetik bestera eta jauzi egiteko orduan ere teknika bikaina lortzen ari gara! Argazkietan ikusten duzuenez igerilari bikainen itxura dugu.













Egia da negu amaiera euritsua tokatu zaigula gora eta behera aritzeko, baina behin uretan sartuta goxo eta alai ibiltzen gara eta hori da garrantzitsuena!