2010(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

SAN TOMAS IKASTOLAN

Kaixo lagunok!

San Tomas pasa da eta ederki ospatu dugu guk eguna.Lehenengo Mari Domingiren bixita izan dugu eta berarekin hitzegin eta Olentzerorentzat den eskutitza emateko aukera izan dugu. Ondoren DBH4.mailako ikasleek prestatutako txistorra bokadilo goxo-goxoa jan dugu eta azkenik..txerriaren zozketa!.A ze egun zoragarria izan duguna..ahaztezina!

Ondo pasa jaiak!

LEHENENGO MAILAKOAK EKAIN-BERRIN

Oporrak gaur hasi ditugu ia-ia lehenengo mailako ikasle eta irakasleak. Motxilak hartu eta Zestoako Ekain Berri museora joan gara lehen gizakien gaiari bukaera ematera. Ekaingo kobaren erreplika ikusi dugu eta hango bisonte, zaldi, hartza eta oreinak kontatu ditugu. Nola margotzen zituzten ere adierazi digute eta bukaeran guk marrazki oso politak egin ditugu ikatza eta buztinez lehen gizakiak bagina bezala!

Pena bakarra, lagutxo asko gaixo daudela eta etxean geratu direla. Muxu bat beraiei eta ea laster sendatzen diren!


2010(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

GABONAK HEMEN DITUGU!

Kaixo!

Gabonak hemen ditugu eta horregatik gure ikastola gabonen inguruan girotu nahi izan dugu.LH 1 eta LH2.mailako irakasleek jaiotza bana egin dituzte, zein baino zein dotoreago!




2010(e)ko abenduaren 11(a), larunbata

Artzai Gezurtia

Kaixo!

Orain dela gutxi Artzai Gezurtiaren antzerkia egin genuen gure familientzat.Hona hemen bertan antzeztu  genuenaren zatitxo bat..ea gustokoa duzuen!

HH 5A



HH 5B




HH5D