2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

MUSIKOTERAPIA SAIOA


Bi urteko geletan Musikoterapia saioa egin dugu Aran eta Esti Mujika musikoterapeutekin.
Zein gustura eta zein goxo!!


2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

EKAINBERRI EZAGUTZEN

E
kain haitzuloa Ekain muinoaren bihotzean dago. Kobazuloak, urak milaka urtetan zehar mendietan egindako zuloak dira. EKAINBERRI gizakiak egin du eta urak baino denbora gutxiagoan, baina hau ere mendian sartuta eraiki zen. 
Ekain kobaren moduan, norabide berdinean, argitasun berdina izan zezan...dena dago duela 14.000 urte zegoen moduan...
Ezinezkoa zaigu Lehen gizakiak zer pentsatzen zuten jakitea, baina zer senti zezakeen uler dezakegu. Ederra da gero gauzak eskuekin "ikustea". Gauzak ukitu eta azalean sentitzea Lehen gizakiek egiten zuten moduan... Buztina eta ikatzarekin margotzea , norberak gainean eramateko apaingarriak egitea,... Ekainberriko abenturan parte hartuz, lehen gizakiak nola sentitu ziren ezagutu dugu!



GOZAMENEZ BLAI EKOGUNEAN



ERAIKI, DESERAIKI
HARTU BOTA
SARTU, ATERA,
GELDI, SALTO,
KORRIKA, LASAI
GUSTURA IBILI GINEN
EKOGUNEAN DENOK BATERA.




 ARTO, OILO, ARRAUTZ,
ESPLORATUZ, ARAKATUZ, 
IBILI GINEN ALDAPAN GORUNTZ.


 NATURA, EUSKARA, LAGUNA,
GOZAMENEZ BLAI EKOGUNEAN.






2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

IPUINA FORMATU IKUSGARRIAN


Bolon bat eta bolon bi, isil-isilik nago ni…

Isil-isilik eta erne-erne, bereziki maite dugun ipuin hau formatu ikusgarri honetan gozatzeko prest!!!


2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

Arraunlariak Ikastolan...



Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak "Boga-boga marinela!" gaian murgilduta gaude, eta itsasoaz gehiago jakiteko Osertz eta Ainhitze arraunlariak etorri ziren bixitan. Galdera pila egin genizkien, eta itsasoaz gain beraien kirolaz ere gauza asko kontatu zizkiguten. 

Arratsalde ederra igaro genuen, bai horixe! Eskerrik asko!!