2014(e)ko martxoakren 28(a), ostirala

GURE KOLISEOAK ERAIKITZEN!

Antzinako greziarren kultura atzean utzita, erromatar garaia ere ezagutu dugu. Eta haiek eraikuntza mota asko egin zutenez, gu ere eraikitzaile bihurtu gara eta KOLISEOAK egitera animatu gara. Hona hemen emaitzak:









2014(e)ko martxoakren 20(a), osteguna

HH 4koen PIZZA

Lanbideak lantzen ari gara eta sukaldari lanetan aritu gara. Pizza ederrak prestatu ditugu. Lehendabizi oinarriaren gainean tomatea zabaldu dugu eta ondoren urdai egosia eta gazta gehitu dizkiogu.
Eta noski, ondoren jan egin ditugu. Bai goxoak!






2014(e)ko martxoakren 18(a), asteartea

LEHENENGO MAILAKOAK OLINPIADETAN



Aintzinako greziarren arrastoari jarraituz OLINPIADAK antolatu ditugu  eta lehiaketan aritu gara, hainbat kirol-jolas egiten: maratoia, disko jaurtiketa, luzera jauzia, zaku lasterketa eta lokotx bilketa. Antortxa olinpikoa piztuta izan dugu jolasten ibili garen bitartean.
Garrantzitsuena parte hartzea denez, denok izan gara irabazle eta honela bakoitzak bere koroa jaso dugu Aintzinako greziar kirolari handiak bezalaxe.








2014(e)ko martxoakren 5(a), asteazkena

HH5, KALEAN GORA KALEAN BEHERA

Inauterien bueltan gai  berriearekin hasi gara. Honatx gai berriko hiztegi txartelak, ea asmatzen duzuen zein gai datorkigun:

STOP                                        UDALETXEA
EZ PASA                                    PARKEA
EZ APARKATU                            PILOTALEKUA
UTZI PASATZEN                         PLAZA
KONTUZ HAURRAK!                    ELIZA
NORABIDE BAKARRA
ZEBRABIDEA
BIDEGURUTZEA

Asmatzen duenarentzat bi puxtarri!
(herria eta kalea)