2009(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

IKASTOLAKO JAIALDIA

Kaixo guztioi!!!

Azken txanpan gabiltzala eta izan dugun ikasturteari amaiera ezin hobea emateko Ikastolako jaialdia ospatu genuen Ekainaren 14an Goiburun. Izugarrizko giroa egon zen eta bertan izan ginen bazkaltzen, tailerretan parte hartzen, Argitxo agurtzen eta nola ez..aitatxo eta amatxori gelan prestatutako dantza politak erakusten!!Egun mundiala!!

bazkaltzen.jpg

tailerrak.jpg

argitxoii.jpg

argitxo.jpg

antzerkia.jpg

2009(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

HH 2 urtekoak Albizturren

Kaixo lagunak:

Hementxe gaude, gure Albizturreko irteeraren berri emateko asmotan! Ez dakizue zein ondo ibili ginen!Goizean goiz etxekoen laguntzarekin motxila prestatu genuen:bazkaria, arropa...Gero ikastolara etorri ginen eta lagunekin batera autobusa hartu eta han ibili ginen zaldiak eta oiloak ikusi, parkean eta frontoian jolastu...Eguraldia primerakoa egin zigun eta eskerrak iturriak gertu genituen, egin zigun beroa izugarria izan baitzen!Egun politta izan zen benetan!

p1070401.jpg

p1070404.jpg

p1070492.jpg

dsc00986.jpg

albiztur-027.jpg

3-4 URTEKOAK ANOETAN

Kaixo guztioi!!!

Lehengo egunean Anoetara egin genuen irteera. Eguraldi paregabea izan genuen eta izugarri ondo pasa genuen herria ezagutzen, alde batetik bestera korrika eta jolasean..Hala ere bazkaltzeko garaian frontoiean elkartu ginen guztiok, freskotasuna eskertzen baitzen!

dscf1728.jpg

dsc02833.jpg

imgp5124.jpg