2010(e)ko azaroaren 29(a), astelehena

HAIZEAK UDAZKENEAN FU-FU…

Udazkenean gaudela eta, ikastolako lurra hostoz jantzi zaigu.Horregatik, ideia bikaina iruditu zaigu hostoak bildu, hauekin eskulan txiki bat egin eta udazkenean ateratzen diren fruituak aztertzea.Zenbat ikasten ari garen!!

- -







GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEN..

Bai, horretan aritu gara, gelan ikasitakoak herrian ikusten.Iztuitzatik hasi eta Berrozperaino, oraindik zutik dauden eraikuntzetan garai batean dorretxe izan zireneko aztarnak ikusi ditugu: harlandu sendoz inguratutako ate mutur-txorrotxak, gezi leihoak...Makina bat eraso eta bizipen jasoak izango dituzte!!











2010(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

ANTTONI, ANTTONI, zure atean nago ni

Antton Anttoniren etxeko atea joz hasi zaigu gogoz. 4 urteko mutilak goxo-goxo gerturatu dira Anttonirengana, baina, ez dute behar bezain ondo egin eta "hor konpon" galanta jaso dute. Ikusi, ikusi!

--

2010(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

ORBELA ETA HOSTOAK UDAZKENEAN

Udazkena dela eta, kalera atera gara hostoak eta orbela ikustera. Bueltatxo bat eman ondoren, hosto asko ikusi genituen zuhaitzetatik eroriak zeudenak kaleko bazter guztietan eta gelan orbela zer den ikasi ondoren, zapaltzen eta hostoak airean botatzen ibili ginen. Eguraldi ederra egiten zuen eta udazkeneko arratsalde bikaina pasa genuen hostoen artean!



2010(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

AIZKOLARIAK

Hemen ikusten dituzue 4 urteko ikasleak aizkolari bihurturik. Begira zein ondo mozten dituzten zuhaitzak!!!

--

2010(e)ko azaroaren 11(a), osteguna

OSTADARRA

HH 4 urteko ikasleek sekulako artelana egin dute. Hurritz makilak bildu eta margotu egin dituzte ixipuak erabiliz. Kolorez jantzi dituzte eta ostadarraren itxura eman diote basoari. Ederra lana!

2010(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

GURASOENTZAT KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA

Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleen guraso talde batek kantu eta jolasen ikastaroan parte hartu du. Giro ederra izan dute eta ederki pasa dute umeekin jolasean. Etxean edo kalean umeekin kantatu eta jolastu ahal izateko aukera zabalagoa dute orain. Zeinen ondo!