2014(e)ko abenduakren 17(a), asteazkena

IKASYS

LH 2.mailako ikasleak hasi gara ordenagailuekin lanean. Gogo eta ilusio handiarekin ari gara Ikasys proiektuan. Ikasys norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema bat da.
Astean bitan aritzen gara eta irrikitan egoten gara hurrengo saioa noiz iritsiko zai!





2014(e)ko abenduakren 11(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU



Euskararen nazioarteko eguna aprobetxatuz, ospakizun desberdinak egin ditugu.

Egun batean, ikastola handiko lagunak etorri zitzaizkigun bixitan eta ekintza polittak egin genituen. Gelan hasi genuen jarduera, euskararen inguruko mezuak idatzi eta margotuz. Ondoren, kanpora irten ginen eta “Armiarma eta Eulia” jolasa egin genuen. Ez dakizue zein dibertigarria izan zen lagun handiekin ibiltzea!!

Abenduaren 3an, guretzat hain esanguratsua den Xabier Eguna ospatu genuen. Goizean antzerkia ikustera joan ginen eta ondoren soka-tiran ibili ginen. Arratsaldean sorpresa izan genuen: gu konturatu gabe Argitxo gure geletan sartu zen eta eskutitzarekin  batera merienda goxoa utzi zuen. Pentsatuko duzuen bezala poz pozik joan ginen etxera!!

Azkenaldian euskaraz hitz egiteko egiten dugun saiakera haundia da eta horren ondorioz Argitxoren txintxarria maiz entzuten dugu.














2014(e)ko azaroakren 26(a), asteazkena

GORRI-GORRI

"Margo zikin" eta gometsa gorriekin hasi ginen, tenpera gorriarekin jarraitu, arte-lan ederrak eginez, eta, gorri-gorri... pinporta gorriak etorri! Bai, bai, gutako askok barizela pasa berria dugu, eta horixe izan da albiste nagusi gure inguruan.

Hori eta txintxarri hotsa! Izan ere, gu euskaraz ari garen bakoitzean, Argitxok, pozaren-pozez, bere txano gorrian duen txintxarria biziki astintzen du.







2014(e)ko azaroakren 21(a), ostirala

JOGURTA

HH 5 urteko gelakoek jogurta egin dugu. Horretarako ontzi batera esnea bota, jogurta nahastu eta ontzi txikietan jarri dugu. Ontziak jogurta egiteko makinan jarri ditugu eta egun batetik bestera... jogurta egin dugu. Azukre pixka bat nahastu eta... bai gozoa!















2014(e)ko azaroakren 14(a), ostirala

FRUITUAK IKUSGAI

Kaixo lagunok!

Bistakoa da: ohi baino beranduago bada ere, udazkena iritsi da eta hasi dira haizeak “fu-fu” egindakoan, hostoak “firin-faran” dantzan erortzen. Eta nola ez, udazkenak berezkoak dituen fruituak ere hasi dira mendian ugaritzen.


Halaxe ba, Ttanttok eskatutakoa zintzo betez, udazkeneko fruitu horiexek ekarri ditugu azken astean gelara: intxaurrak, gaztainak, sagarrak, hurrak, perretxikoak… Eta modu horretara, denon artean erakusmahai polita osatu eta fruitu horiek guztiak usaindu, ukitu eta dastatzeko aukera izan dugu! Ederki ibili gara benetan!!






2014(e)ko azaroakren 6(a), osteguna

BIGARREN MAILAKOAK MUSIKARI!

KAIXO LAGUNOK!!!

Iritsi gara 2. mailara! Bazkardoko zaharrenak gara eta poz pozik gaude! Musikari bikainak eginda gaude eta horren adierazle... egun hauetan egin ditugun MARAKAK dira!

Muxu handi handi bat eta hurrengora arte!!!







2014(e)ko urriakren 31(a), ostirala

ARTELANA: Gure basoa






Gustatu al zaizue gure baso koloretsua? Polita ezta?
Gustura ibili gara makilak margotzen, denen artean apaintzen eta bukatzeko gure lorategietako udazken koloreei bizitasuna ematen.








2014(e)ko urriakren 29(a), asteazkena

ETXETXOAK EZAGUTZEN



Kaixo lagunok!!

Hiru urteko gelako kideok ‘Hiru txerrikumeak’ ipuina lantzen ari gara unitate didaktiko honetan, eta ez dakizue zein aditu bihurtzen ari garen etxe moten inguruan. Badakizue: hiru txerritxoek lastozko, egurrezko eta harrizko etxeak egin zituzten, hurrenez hurren. Eta hori aitzakia hartuta, joan den astean kale buelta txiki bat egin genuen Andoaingo etxeak zer nolakoak diren ikusteko. Eta bai! A ze poza! Ikusitako etxe guztiak harrizkoak edo adreiluzkoak dira, eta beraz, otsoa etorrita ere salbu gara!!

Horrez gain, beste egun batean, hiru txerrikumeen etxeetako materialak bertatik bertara ikusteko aukera ere izan genuen. Putz eginda ea mugitzen diren probatzeko aukera izan genuen, baita zenbaterainoko sendoak diren ikusteko ere.

Ikusi, ikusi argazkiak… Kalean nahiz gelan, ederki pasa dugu benetan!!








2014(e)ko urriakren 27(a), astelehena

Iupi! Lehenengo mailan gaude!


Kaixo familia eta lagunok!

Aldaketaz beteriko kurtso hasierari aurre egin eta gero, dagoeneko martxa hartu diogu lehenengo mailari eta zuei horren berri ematera gatoz.

Ilusioz beteta ekin genion irailean kurtso berriari eta hasieran nahiko lan izan genuen gure material berri guztia ordenatu eta txukun txukun jartzen. Horrez gain, bakoitzak bere mahitxoa eta mahai txokoa ere badugu, ez pentsa, oraindik ere gauza lehenengoan bilatzea ez zaigu erraza egiten!

Gogoz ari gara lanean eta dagoeneko irakurketako eta idazketako lehen urratsak eman ditugu. Soinketan ere primeran pasatzen dugu eta laister igerilekura joaten hasiko gara, a ze martxa!

Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, ondo izan!