2015(e)ko ekainakren 17(a), asteazkena

Aio pelaioooo! HH2-HH3-HH4-HH5-LH1-LH2

Tira, lagunok, urtea joan zaigu eta agur esateko unea iritsi da! Tristuraz eta pozez hartuko dugu udara: tristuraz datorren ikasturterarte Ikastolara ez gatozelako, baina aldi berean oso pozik eguraldi onaz gozatzeko aukera izango dugulako. 
Aurten ondo igaro dugu ikasturtea; ondo ez, oso ondo; oso ondo ez, izugarri ondo; izugarri ondo ez, primeran!!! Oso gustura aritu gara ikasten, jolasten, dantzatzen, abesten, lagun berriak egiten... Eta hori guztia gu denoi esker, Ikastola osatzen dugun artista txikiei esker! 
Aupa gu!
Beraz, ondo merezitako oporrak ospatzeko asmoarekin agurtzen zaituztegu. Zuek ere primeran pasako duzuelakoan, muxu potolo potolo bana blogeko bisitari guztiei eta datorren ikasturtera arte! Muuuuuuuuuuuaaaaa!
















2015(e)ko ekainakren 11(a), osteguna

Naturak erakusten digu

HH 5urteko geletan  arrak eta beldarrak tximeleta nola bihurtzen diren ikusi eta ikasi.


MUSIKA IKASTOLAN

HH 5eko geletan musikaren inguruan gozatzeko eta ikasteko prest. Gurasoek ere lagundu digute berriz ere musika bizi - bizi  gerturatzen.


2015(e)ko ekainakren 10(a), asteazkena

AGUR BAZKARDO!



Beno, azkenean iritsi zaigu gurasoentzako  saioa antolatzeko unea!

Bi ikasturte hauetan egindakoaren inguruko begirada eta laburpen txikia egin dugu.














Unitate bakoitzeko abesti,   bertso, txiste, asmakizun…

                                                 

 eta gainerako ekintza bakoitzaren eszenografia pentsatu dugu.


                                         
Entsegu orokor batzuk egin ditugu. 
Gurasoei gonbidapenak luzatu eta…
…ALTXA DADILA OIHALA!!!


































2015(e)ko ekainakren 5(a), ostirala

HH3koak Zubietara!!!



Lehengo ostiralean irteera egin genuen Zubietara. Goizean goiz gure motxilak hartu eta autobusez Lasartera joan ginen. Handik ttipi-ttapa Zubietako parkeraino heldu ginen eta hamaiketakoa jan genuen, indarrak berreskuratzeko. Ondoren, parkean jolastu ostean, bazkaldu egin genuen bapo. Eguerdian, jolasean ibili ginen eta sudurrak margota genituen. Azkenik, autobusera igo eta Andoaineraiko buelta egin genuen. Zeinen ondo pasa genuen guztiok! A zer egun-pasa zoragarria! Primeran ibili gara denok eta berriro ere Zubietara itzultzeko irrikaz gaude, noski!