2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Joan etorrian



Egunero gabiltza joan etorrian

batzuk goizetik besteak arratsaldean. 

Oso gustora joaten gara eta eguraldia ere lagun izan dugu orain artean. 

Herrian zehar pasatzen ikusiko gaituzu motxila bizkarrean, 

nora eta zertara joaten garen ea asmatzen duzun, 

erantzuna iruditan datorren astean.

2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

ELKARBIZITZA

Ikasi, ondo pasa, jolastu, dantzatu... eta elkar bizi, noski! Horiek denak egiten ditugu egunero ikastolan. Batzuetan, andereƱoen laguntzaz, besteetan aldiz, lagun "handien" konpainian.

Eskerrik asko gu zaintzeagatik, gure aurpegiak margotzeagatik, zuen kanta eta dantza emanaldiengatik... gurekin elkar bizitzeagatik!




2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

INDIARRAK GURE IƑAUTERIETAN



Ostiralean indiarrez mozorrotuko gara eta gure lagun diren Oneida eta Amerin bezala dantzan ibiliko gara. Buruan indiarren zinta eta luma jantzi, aurpegia margotu eta prest izango gara arratsaldeko jaiari hasiera emateko.  A zer nolako dantza saioa izango dugun!!

          Nola prestatzen ari garen ikusi nahi al duzue?


                                         
                                                  


                                       DUNBA DUNBA DAN DAN
                                       DANBORRAK MARTXAN
                                       DUNBA DUNBA DAN DAN
                                       INDIARRAK DANTZAN






                                       

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

EDABE MAJIKOA

Txirrixti, mirrixti
errena plat
olio zopa
kikili salda
urrut, edan edo klip
ikimilikiliklip!

Hitz horiek esan eta edabe majiko goxoa egin dugu. Indar nahikoa izango dugu hemendik aurrera lanerako!


2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Gure gorputza ezagutzen eta zaintzen.

         Gai honetan buru belarri aritu gara gure gorputza kanpotik eta barnetik nolakoa den aztertzen.
         
        Gorputza nola zaindu behar dugun ere pentsatzen aritu gara: egoki janez, deskantsatzen, ariketa fisikoa eginez, hortzak eta gorputza garbituz,…

        Gainera zenbait ohitura osasuntsu praktikan jarri dugu: igerian ibili gara eta 


                                                
                                                    hamaiketako eder bat ere egin dugu.