2018(e)ko apirilakren 25(a), asteazkena

HAZIAK EREITEN

Udaberriarekin batera iritsi da ereiteko garaia. Horretan buru-belarri aritu gara eta begira emaitza. Tomate, piper, babarrun eta garbantzu haziak erein ditugu. Ikusi, ikusi!




2018(e)ko apirilakren 21(a), larunbata

HH3 herrian zehar

Eguraldi ona, ostirala... eta kalera ateratzeko gogoa!!!!!!! HH3 urteko ikasleek ez dute ezer gehiago behar izan ostiral goiz eder bat pasatzeko lagun artean. Lantzen ari diren gaia gertuagotik ezagutzeko asmoarekin atera dira ikasleak kalera bueltatxo bat ematera, baratzak ikusiz. Baina parkean jolasteko denbora ere hartu dute noski!

Zeinen gustura ibili garen! Errepikatzeko modukoa!




2018(e)ko apirilakren 13(a), ostirala

BISITA MUSIKALA. LH-2 tik LH-4 ra.


Badira hilabetetxo batzuk txirula jotzen ikasten hasi ginenetik. Lehenengo egunetan benetan lan zaila iruditu zitzaigun, baina pixkanaka pixkanaka gero eta hobeto moldatzen gara. 4.mailakoek urtetxo batzuk daramatzate txirulekin eta beraiei bisita egitea benetan esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gu momentuz SI eta La notekin gabiltza, eta hauekin abestiren bat jotzeko gai gara. 4. mailakoak aldiz nota pila bat jotzeko gai dira eta abesti politak jotzen dituzte. Gu ere laister izango gara beraiek bezain trebeak!

Eskerrik asko Ainhoa eskeini diguzun aukeragatik eta eskerrik asko baita 4.mailakoei gurekin hain jator egoteagatik!