2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ORIOra IRTEERA

A ze zortea LH1eko ikasle eta irakasleena!

Oporren aurretik ORIOra irteera egin dugu aste honetan. Eguraldi kaxkarrari begira egon arren, primerako bi egun pasa ditugu eta denetarik egiteko aukera izan dugu. Jolastu, astoei jaten eman, pasiatu, parrandatxoa egin...

Orain, deskantsatu eta oporrak gozatzera. Bueltan ikusiko dugu elkar!




2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

LH2. mailakoak BERRIAn




Gelditu gabe gabiltza LH2.mailakoak. Ikastolako leku aldaketa, Korrika, irteera...hori bakarrik ez eta aste hontan BERRIA egunkaria ezagutzea ere joan gara Martin Ugalde kultur parkera.

Komunikabideen gaiarekin ari gara lanean eta zoragarria izan da egunkaria nola egiten den bertatik bertara ezagutzea.

Mila esker zuen azalpen eta prestutasun guztiagatik Ainara, Enekoitz eta Andoni!!!












LH 2.maila HONDARRIBIN




Kaixo!!

LH2.mailakoak Hondarribin izan gara. Bertan hainbat ekintza burutu ditugu:

1.-Aireportura joan eta txaleko horidunekin pista barrura sartzeko aukera izan genuen. Pistetan ginela, suhiltzaileek beraien kamioia, kaskoak, soinketa egiteko lekua eta mangerarekin ura nola botatzen zuten ere probatu al izan genuen. Zoragarria!!!






2.-Ondoren, TXIRIBUELTA elkartearkin ginkana eta hainbat joku burutu genituen Hondarribitik zehar.



3.-Nola ez, parranda pixka bat egiteko aukera ere izan genuen ..GAUBELA ederra igaro genuen!