2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

DORTOKAK BAZKARDON


Kaixo lagunok!

Biztanle berriak ditugu Bazkardon! Hondarra,belarra eta egurrezko etxetxo batez hornituriko txokoa prest utzi eta bertan azaldu zaizkigu gaur arratsaldean! A ze sorpresa!
Beraiek bai jakin nora etorri bizitzera...zeinen goxo egongo diren gure artean,primeran zainduko ditugu!







2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

Begira, begira...



Begira, begira zenbat gauza ditugun gure geletan...




Eraikuntzarako: egurrak, lokotxak, pinaburuak, kortxoak, etab. 



Esperimentatzeko berriz, kubo batzuk jarri dizkigute, eta noizean behin, sorpresa ederrak topatzen ditugu bertan!















Zenbakiekin eta hizkiekin jolasean ere saio ugari egiten ditugu.



Zeinen ongi pasatzen dugun eta zenbat ikasten ari garen!!