2013(e)ko apirilakren 17(a), asteazkena

Hondarribira irteera

Kaixo berriz ere familia eta lagunok!

Aurreko astean eman genizuen gure azken albisteen berri baina oraingo hontan ere badugu zer kontatu! Aurreko ostegun eta ostiralean lehen mailakook Hondarribin izan ginen eta pila bat gustatu zitzaizkigun herria eta aterpetxea bere ere, nahiz eta batzuk aurretik ere ezagutzen zuten apur bat herria.

Aireportuan izan ginen bertako gora beherak ikusten, pena bakarra tarte horretan hegazkinik ez zela ez sartu ez atera.... hurrengoan izan beharko du! Alde zaharretik ere ibili ginen eta herriko eraikin garrantzitsu, etxe eder eta harresiak bisitatuz. Azkenik hondartzan jolasteko tartetxo bat ere izan genuen eta ze ederra, hainbeste denbora eguraldi txarra jasan ondoren!

Zuek ere ederki ibiliko zaretelakoan muxu bana ta hurrengorarte!










2013(e)ko apirilakren 9(a), asteartea

Joku olinpikoak bazkardon

Kaixo familia eta lagunok!

Zer moduz oporretan? Gu oso gustora han eta hemen, baina ikastolara berriz itzuli eta lagunekin egoteko ere gogoa bageneukan!

Azken astetxo hauetan greziaraino bidaiatu dugu berriz ere gure denboraren makina hartuta eta benetan kondaira eta eraikin interesagarriak ezagutzeko aukera izan dugu. Benetan kultura liluragarria haiena ere!

Gaur egun oraindik baditugu greziarrek utzitako hainbat gauza, partenoia eta tenpluez gain, kirol arloan ere zer esan handia izan zuten. Esaterako,  beraiek jarri zituzten martxan lehen joku olinpikoak!

Gu ere kirol zaleak izanik, gure olinpiadak antolatzea erabaki genuen eta oporrak hartu aurreko arratsalde eguzkitsu bat aprobetxatuz  ezin hobeto pasatu genuen proba ezberdinetan parte hartu eta gure kideak animatuz.

Ostegun honetan egingo dugun  2 egunetako Hondarribirako irteeran seguru  berriz ere norgehiagoko politak izango ditugula!

Hemen uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk domina eta guzti!

Hurrengorarte, ondo izan!