2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

2016(e)ko abenduaren 17(a), larunbata

HH 2 URTE MAITE ZAITUT


 Maite dugu abestea, maite dugu dantzatzea eta asko maite dugu kantu hau; guzti horren ondorio da gure irakasleekin poz-pozik egin berri dugun lan txiki hau.


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

LH 1. maila: "Aiton amonen aisialdia ezagutzen"

ASPALDIKO JOLASAK EZAGUTZEN

Juanjo Alustiza etorri zaigu gelara. Haizearen aitona da eta txikitako jolasak azaldu dizkigu. Ondoren probatzeko aukera eduki dugu: soka, txapak, kanikak, pilotak, xiba, kromoak, harriak, makilen jolasa, begiak itxita laguna ezagutu... Ederra unea eta ederra azalpena!






TUTUAK

Sukaldeko paperaren tutuak erabilitz eskulan politak egin ditugu. Kolore bizi ugari erabili ditugu eta ikusgarriak dira emaitzak. Begira, begira!





2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

XABIER EGUNA BAZKARDON


Kaixo!
Ikastolan Xabier Eguna ospatu genuen astelehenean.Ondo gosalduta joan ginen,egun handia genuen aurretik eta!
Ikusi ikusi.....


2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

HH 2 URTE ILUNTASUNETIK ARGIRA


Behatzen dakiten begiak,
esperimentatzen dakiten eskuak.

Zoragarria HH2 urteko 4 geletako haurrak horrela disfrutatzen ikustea!


2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

KIDETZEA LH 2B-DBH 2B

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, eta horren aitzkian gaur gurekin kidetutako dauden DBH 2Bko ikasleak etorri zaizkigu bisitan. Astoa ere beraiekin etorri da!
       Primeran pasa dugu!






2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Azaroak 25


HH2 URTEKOAK MUSIKA TAILERREAN





Musika egin dezagun, guztiok bezalaxe….

Abestiak dioen bezala, horrelaxe ibili ginen gustura musika tailerrean. Musika tresna desberdinak ezagutu genituen MUSIKHAZI musikoterapia elkartearen eskutik eta musika ardatz jolas desberdinak egin genituen baita ere. 



2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

ERAKUSKETA PRESTATZEN

Kaixo!!

Udazkenean bete-betean murgilduta gaude eta HH5eko haurrok ere udazkena gaitzat hartuta buru-belarri ari gara lanean. Izan ere, azaroaren 22an, erakusketa berezia eskainiko diegu gure senitartekoei eta ordurako dena prest eduki nahi dugu.

Hostoak biltzen izan gara, lehortzen eduki ditugu, plastilinarekin udazkeneko fruituak egin ditugu, baita tenperarekin hostoak margotu ere… Prozesu polita izan da eta guztiak erakusteko irrikaz gaude.

Hementxe gure lan jardunaren zenbait argazki.


Laster arte!!





3 urtekoak gustura ibili ginen ikastolatik atera eta pasiatzen!

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Bigarren mailakoak Erdi Aroa ezagutzen



Maddalen eta Ferminek denboraren makina berriro martxan jarri dute eta Erdi Arora eraman gaituzte. Andoainen ere Erdi Aroko eraikuntzak baditugunez, herrian zehar ibilalditxo bat egin dugu garai hartako Isturitzaga dorretxea, Jauregi baserria, Sagarmendi dorretxea eta Santa Krutz baseliza ikusi ahal izateko. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin saeterak, gezi leihoak, daudela?





Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasten ari gara Erdi Aroari buruz. Garai hartako zenbait elizetako leihoen antzera, beirate dotoreak ere egin ditugu.














Muxu handi bat eta beste bat arte!

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

GURE OSTADARRA

Ez gara Agustin Ibarrola baino gutxiago eta guk ere egin dugu "Naielen basoa", gure erara. Dotorea benetan!






2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Ekin diogu lehen bidaiari!


Kaixo lagunok!

Astetxo batzuk badira denboraren makina egiteko ideia bururatu zitzaigula. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko pausu asko eman behar izan ditugu; nola egin pentsatu, diseinatu, etxetik birziklatzeko materiala ekarri, eraiki eta azkenik margotu! Talde lanean jo eta su aritu ondoren begiratu nolako denboraren makina politak egin ditugun!

Makinak prest izanik lehen bidaiari ekiteko prest geunden eta denborarik galdu gabe, guri hainbeste gustatzen zaizkigun dinosauroen garaira bidaiatu dugu! Diplodocus, Tiranosauros, oviraptor, estegosaurus.......  benetan izen arraroak baina gutxinaka denak ezagunak egiten zaizkigu!






2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

HH 2 URTEKOAK IKASTOLAN



Txiki, txiki, txikia
Ikusten naiz kalean…
Eta etxean, eta zer esanik ez Ikastolan! Aurten gu izango baikara Bazkardoko txikitxoenak!!




2016(e)ko urriaren 11(a), asteartea

KOLORE-KOLORE...ESKERRIK ASKO!





Kaixo!!
Jolaslekuan haurrak gurpil politekin jolas daitezen,hauek  margotzera etorri zen guraso talde jator bat. Eskerrik asko zuen lankidetzagatik, guztion artean ikastola koloretsua egiten baitugu!!






2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

ZENBAT GARRAIOBIDE!!

Unitate didaktikoa amaitzen ari ginela eta ostiral arratsalde eguzkitsua aprobetxatuz, kale buelta egin berri dugu.

Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ginen Andoaingo kaleetan barrena garraiobideak identifikatu eta zenbatzen: hegazkina, kotxea, motorra, bizikleta, trena, autobusa… Oso dibertigarria izan zen!!


Eta bukatzeko… tren geltokiaren ondoko parkean ibili ginen, gustura, iji eta aja!!








2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

Ze gustora 1.mailan!


Kaixo familia eta lagunok!

Badira pare bat astetxo ikasturtea hasi genuenetik eta dagoeneko buru belarri gabiltza 1.mailako kontuekin.  Aldaketa asko somatu ditugu 5 urteko gelatik, baina gogotsu ekin diogu eta martxa hartzen hasiak gaude. Oso gela politak ditugu eta txoko ezberdinetan jolas eta material ezberdinekin primeran pasatzen dugu. Hemen uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk! 

Hurrengora arte!