2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

Ze gustora 1.mailan!


Kaixo familia eta lagunok!

Badira pare bat astetxo ikasturtea hasi genuenetik eta dagoeneko buru belarri gabiltza 1.mailako kontuekin.  Aldaketa asko somatu ditugu 5 urteko gelatik, baina gogotsu ekin diogu eta martxa hartzen hasiak gaude. Oso gela politak ditugu eta txoko ezberdinetan jolas eta material ezberdinekin primeran pasatzen dugu. Hemen uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk! 

Hurrengora arte!












2016(e)ko irailaren 2(a), ostirala

BARATZA DANTZAN

Udako oporrak ederki pasa ditugu atsedenean, baina, baratzak ekin eta ekin jarraitu du. Uda garai oparoa da eta ikusi besterik ez dago nola eskertzen dituen egindako mimoak.

Itxura eta zapore ederreko porruak, tomateak, Gernikako piperrak, kalabazak, Ibarrako piperrak eta berenjenak ditugu. Ikasturte berriarekin barazki hauek ezagutu eta baratza lantzen jarraituko dugu.