2010(e)ko urriakren 20(a), asteazkena

ETXEAK AZTERTZEN

4 urteko ikasleak herrian zehar ditugun etxe mota ezberdinak ikustera irten gara. Baserri formako etxe sendo eta ederrak ikusi ditugu eta baita solairu pila bat eta leiho pila bat dituzten etxe erraldoiak. Gelako batzuk baserri formako etxeetan bizi gara eta beste batzuk kaleko etxe handietan. Zenbat dakigun!




2010(e)ko urriakren 15(a), ostirala

FRANK ETA LOLA IKASTOLAN

Gaur “bixita” berezia izan dugu.Intzaren etxean bizi diren Frank eta Lolak gurekin pasa nahi zuten ostiraleko arratsaldea. Beraiekin berriketan ibili ondoren , txintxo-txintxo  egon dira gu lanean ari ginen bitartean.

Etor daitezela nahi dutenean berriro,  gustura ikusiko ditugu eta!