Gaur hiru urteko ikasleok sukaldari txapela buruan jantzi dugu eta janari ezberdinak prestatu ditugu. Denetik egin dugu: arrautza frijitua patatekin, saltxitxak, kroketak, espagetiak, kalamarrak,..
Gose ederra pasa dugu egiten aritu garen bitartean. Zuei ere jateko gogoa jarriko zaizue argazkiak ikusitakoan. On egin!!!
2010(e)ko martxoaren 25(a), osteguna
2010(e)ko martxoaren 11(a), osteguna
MAZEDONIA
MERKATUA EROSKETAK EGITERA
Astearte goizean herriko merkatura joan ginen erosketak egitera. Ez genuen lan makala, 4 sagar, 4 platano eta 4 laranja erosi behar genituen-eta. Erosketak egin, ordaindu eta, bide batez, mertuan salgai zeuden gauzak ikusi genituen. Arropak, goxokiak, pastelak, barazkiak, alfonbrak... zenbat gauza! Jator-jator ibili ginen eta oso gustura itzuli ginen ikastolara.
2010(e)ko martxoaren 2(a), asteartea
SEINALEAK ETA GURE HERRIA EZAGUTZEN!
18 urte ez ditugun arren, eta gidatzeko baimena izateko aukerarik ez dugun arren, hasiak gara errepideko seinale batzuk ikasten: stop, utzi pasatzen, norabide bakarra, kontuz haurrak, ez aparkatu, ez pasa, ... Hauek gertutik ezagutzeko, kalera atera gara, eta taldeka ikusitako seinale guztiak identifikatu eta zenbatu ditugu. Andoainen seinale asko daudela konturatu gara, eta ikasitako guztiak topatu ditugu, gu bai azkarrak! Lehenengo aldia da kalean taldelanean aritu garela, eta argazkietan ikus dezakezuen bezala, fin-fin aritu gara lanean.
Gure herriko udaletxea eta eliza marraztera ere atera gara eta ez dakizue zein nolako artistak eginak gauden!!
Gure herriko udaletxea eta eliza marraztera ere atera gara eta ez dakizue zein nolako artistak eginak gauden!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)