2010(e)ko apirilakren 27(a), asteartea

ANIMALIAK IKUSTERA

Baserriko animaliak ikustera joan gara eta oiloak, oilarra, untxiak, ardiak, arkumeak, aharia eta txakurra ikusi ditugu. Baratza ere ikusi dugu, eta baita, bertako barazkiak ere: zerbak, porruak, tipulinak, letxuak. Belar meta ere ikusi dugu eta baita sutarako egur pila ere. Asko ikasi dugu gaurkoan!


ERREZETA!!

Oraingoan errezeta bikainarekin gatoz. Ea zuek ere animatzen zareten etxean egitera. Laranjak eztia, nata eta intxaurrekin jan genituen eta ez dakizue zein goxoa zegoen, segituan gelditu ziren mahai gaineko plater guztiak ezer gabe!

Lehenengo, laranja xerratu genuen eta platerean jarri gero gainean intxaurrak jarri, ezti pixka bat bota eta azkenik nata bota. Postre bikaina egin genuena! Zein goxoa!

Bueno ba bueltatuko gara berri gehiagorekin! Aiooo!





2010(e)ko apirilakren 15(a), osteguna

Txotxongiloak!!

Kaixo guztioi!

Oporrak ondo igaro al dituzue?. Guk ere primeran pasa ditugu eta oporretatik ikastolako buelta atseginagoa izan dadin, Txotxongiloak ikustea joan ginen. Aho zabalik geratu ginen hainbesteko istorio eta txontxongilo ederrekin. Zoragarriak!!