2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

BASERRIA

Baserria gaiarekin buru belarri gabiltzan honetan makina bat gauza egin ditugu. Baserrira joan ginen eta bertan animalia ugari ikusi genituen. Geletara etxeko animaliak ere ekarri ditugu. Azkenik, baratzeko barazkiak ekarri ditugu gelara eta hauek probatu, usaindu eta ukitu ditugu.


2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

BARATZEKO BERRIAK

Negua joan da eta heldu da udaberria. Azken porru aleak bildu ditugu Bazkardoko gure baratzetik eta lehenengo ilar aleak ere bildu ditugu. Tipulinak eta baratxuriek ere itxura ederra dute.





BAZKARDOKO LIBURUTEGIA MARTXAN!

Kaixo!
Oporretatik bueltan albiste on batekin gatorkizue!
Geletan liburutegi txokoan ditugun liburuez gain,  liburutegi orokor bat osatzen hasi gara Bazkardon. Gustoko ditugun ipuinak daude bertan, gure irakasleak gelan goxo-goxo kontatu ahal izateko. IUPIIII!!!!