2019(e)ko ekainaren 22(a), larunbata

Agur 2.maila!


Kaixo familiak!
Oporrak hemen ditugu jada eta horrekin bigarren mailari agur esan diogu.Hori ospatzeko guztiak elkartu eta merendola goxo batekin ospatu dugu.
Udara ona pasa !!



2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Parkeaz gozatu, parkea txukundu




Ikasturte honetan hainbatetan izan dugu Ikastola ondoko parke berriaz gozatzeko aukera. Primeran pasatu dugu tirolinan, hondarretan, jolasean...eta amaitu aurretik txukun-txukun utzi nahi izan dugu.
Salabardoak, erratzak, bahea, iragazkiak... hartu eta garbiketa lanetan aritu gara!









Denon ardura da parkeaz gozatu eta zaintzea!


2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

LH 2koak entsaioan



Kaixo lagunok!!

Dakizuenez, larunbat hontan, ekainak 8, ikastolako jaia ospatuko dugu. Ekintza ugari daude antolatuta eta hoien artean arratsaldean familientzat eskainiko dugun emanaldia. Gu jada hasi gara entsaio lanetan....animatu eta zatozte festara! Giro politean pasako dugu eguna eta!