2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

LH1 - DENBORAREN MAKINA



Kaixo!!


Maddalen eta Ferminek birraitonaren denboraren makina konpondu zutela ikusi genuenean, , guk ere gure denboraren makinak asmatu eta eraikitzeari ekin diogu.

Lan hau elkarlanean egin dugu, begira ze makina zoragarriak egin ditugun!!....Martxan jarri eta bidaiatzeko prest gara!
























2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Ikastolako marmelada.

Bazkardoko sagarrondoak emandako fruitu goxoekin, marmelada egin dugu.

"Sagar gorri, sagar hori, barrua duzu zuri-zuri,
gozo-gozoa, bizi-bizia.
Azala, mamia eta hazia.
Sagar gorri, sagar zuri,
kozka egingo dizut geroxeago zuri!!!"

---

”Aldapeko sagarraren, adarraren puntan, puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri, nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?





2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Bi urtekoak ikastola ezagutzen

Kaixo denoi!

Zer moduz zabiltzate lagunak? Gu primeran gabiltza ikastola ezagutzen. Bi urteko lagun berriak txoko asko ezagutu ditugu eta primeran pasatzen ari gara. Ikusi, ikusi...



2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

5 URTEKO HAURREN MATERIAL ERAKARGARRIA

Irailean hasi genuen ikasturte berria eta 5 urteko gelako haurrak gustura dabiltza txoko desberdinetako materialarekin jolasean. Material erakargarriak, interesgarriak eta aldi berean edukiz beterikoak. Eta oraindik ikasturtea hasi besterik ez dugu egin. Zenbat gauza eta material berri duten oraindik deskubritzeko, manipulatzeko, arakatzeko eta esperimentatzeko. Zirkulazio librerako prestatutako espazioak dira, ondo hausnartu eta hautatutako materialekin. Ikusi dezakezuen bezala, ikasturte polita dugu aurretik!