Elkarteko Iraide eta Rebeka gurekin izan dira 2 saiotan, Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako geletan. Ezetz asmatu bietatik nor den gorra? Horixe galdetu ziguten.
"Eskuak eskuekin Txalopin txaloka..." ez baina, bai dantzan. Hotsik atera gabe txalo bereziak egiten aritu ginen; baita gure izena eskuekin adierazten ere...Arretatsu begiratzen genuen Iraide eta Rebekaren aurpegi adierazkorra.
Berriz ere, guztiok ez garela berdinak somatu, ikusi eta ikasi dugu eta elkarrengana iristeko indarra geure baitan daukagula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.