18 urte ez ditugun arren, eta gidatzeko baimena izateko aukerarik ez dugun arren, hasiak gara errepideko seinale batzuk ikasten: stop, utzi pasatzen, norabide bakarra, kontuz haurrak, ez aparkatu, ez pasa, ... Hauek gertutik ezagutzeko, kalera atera gara, eta taldeka ikusitako seinale guztiak identifikatu eta zenbatu ditugu. Andoainen seinale asko daudela konturatu gara, eta ikasitako guztiak topatu ditugu, gu bai azkarrak! Lehenengo aldia da kalean taldelanean aritu garela, eta argazkietan ikus dezakezuen bezala, fin-fin aritu gara lanean.
Gure herriko udaletxea eta eliza marraztera ere atera gara eta ez dakizue zein nolako artistak eginak gauden!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.