Oporrak gaur hasi ditugu ia-ia lehenengo mailako ikasle eta irakasleak. Motxilak hartu eta Zestoako Ekain Berri museora joan gara lehen gizakien gaiari bukaera ematera. Ekaingo kobaren erreplika ikusi dugu eta hango bisonte, zaldi, hartza eta oreinak kontatu ditugu. Nola margotzen zituzten ere adierazi digute eta bukaeran guk marrazki oso politak egin ditugu ikatza eta buztinez lehen gizakiak bagina bezala!
Pena bakarra, lagutxo asko gaixo daudela eta etxean geratu direla. Muxu bat beraiei eta ea laster sendatzen diren!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.