2011(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

OLINPIADAK

1. mailakoek Grezia gaiari bukaera emateko eta ostegun gizenean egindako festa handiari jarraipena emateko, ostiralean Olinpiadak ospatu genituen. Antortxa eraman genuen gelatik patioraino, hantxe jarri genuen eta sua piztua egon zen olinpiadak iraun zuten bitartean. Maratoia egin genuen, lokotxetan aritu ginen, zaku lasterketan, disko jaurtiketan eta baita luzera jauzian ere!
Zein kirolari bikainak garen e! Bukaeran garaipena parte hartzea denez, denek olibondoko koroa jaso genuen, Aintzinako greziarren antzera.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.