2011(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

ERDI AROKO ANDOAIN IKUSTEN

Erdi Aroko gaiari amaiera emateko, lehengo astean Andoainen dauden Erdi Aroko eraikuntzak ikusten aritu ginen: Sagarmendi, Berrozpe, Jauregi baserria eta Isturitzaga jauregia. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin eta Berrozpen gezi leihoak daudela? Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasi genituen guk lehengo astean.

Asko ikasteaz gain parkean ere ibili ginen eguraldi zoragarria izan genuela aprobetxatuz!

Adi adi egon, laster beste irteera bat dugunez, berriz ere hemen izango gara eta!

Muxuak denei

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.