SAN BLAS OPILAK
Ohiturei jarraituz, otsailaren 3an San Blas opilak egin genituen ikastolan. Andereñok osagaiak zeintzuk ziren esan zigun eta dena nahastuta guk bakarrik egin genuen opilak egiteko behar genuen masa. Honetarako, azukrea, irina, arrautzak, legamia eta gurina erabili genuen. Labean sartu ondoren, San Blas opil bikainak jan genituen. Oso goxoak zeuden eta asko gustatu zitzaizkigun! Animatu zuek ere etxean egitera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.